Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoa prestatzen
Iraide Calvarro (diseinatzailea): "Artisten lana ez da behar den moduan baloratzen"

2020-10-08
#Inktober erronkan hartzen du parte Calvarrok urtero. Urriko egun bakoitzeko kontzeptu baten inguruko marrazki bana partekatzera gonbidatzen ditu erronka horrek eta arista grafikoen lana goraipatzeko balio dio munduko milaka sortzaileri.
bideoa prestatzen
#Inktober traolak sareak beteko ditu urrian zehar

2020-10-08
Egunotan uholde bat bezala hartuko ditu sareak #Inktober traolak eta horren atzean, milaka marrazkigile eta diseinatzaileren lanak partekatuko dira, urriaren lehenengotik 31ra bitartean. Jake Parker artista grafikoak sortu eta bultzatutako erronkak arrakasta izugarria lortu du mundu osoan eta hainbat euskal artistak ere hartzen dute parte urtero.
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean TB #115: Raitx + Tratado de Hortografia

2020-10-08
Gaurko saioan bi erreportaje izango ditugu. Lehen erreportajean RAITX egitasmoa ezagutuko dugu eta argitaratu duten "Abereek erantzungo balute" diskoa. Bigarren erreportajean liburu bat izango da protagonista. Patxi Irurzun idazle nafarraren RRV zaporeko "Tratado de Hortografia" lana.
bideoa prestatzen
Urriaren 5etik abian da Bilboko Zinemakumeak gara jaialdia

2020-10-08
Emakumeek sortutako zinemaren zikloak 25 urte ospatu ditu aurten eta bere ibilbidea gogorarazteko baliatu dute. Urriaren 14an emango diote amaiera 25 urteko historia biltzen duen dokumentalaren eta hitzaldiaren bitartez.
bideoa prestatzen
Laboratorium museoko Taula Periodikoaren erakusketa hilaren 12an amaituko da

2020-10-08
Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusiaren arabera, Taula Periodikoaren Nazioarteko Urtea iaz izan zen, 150 urte bete baitzituen Dimitri Ivanovich Mendeleiv errusiar zientzialariak 1869. urtean sortutako elementu kimikoen taula periodikoak. Bergarako Laboratorium museoan dagoen erakusketaren bidez, asmakuntza horrek zenbaterainoko garrantzia izan duen ezagutarazi nahi dute. Hain justu, Taula Periodikoaren erakusketa urriaren 12ra arte izango da ikusgai.
bideoa prestatzen
Ritxi Azzena, Sardiniatik irribarrez (lehenengo zatia)

2020-10-07
Ritxi da aste honetako izen propioa. Sardinian jaioa, erasmus programaren bidez heldu zen Bartzelonara. Euskal Herriko beste hiru ikaslerekin elkartu zen ikasle pisuan. Haien bidez ezagutu zuen euskara. Gradua amaituta, Iruñera etorri zen bizitzera eta euskara ikasteari ekin zion. Ritxik badu zer kontatu hizkuntza gutxituez, sardoa baita Sardiniako jatorrizko hizkuntza. Baina, euskarari buruz eta "euskaldun berri" izateaz ere aritu da.