Skip to main content

Azken bideoak: Parlamentua

bideoa prestatzen
Gutxieneko 1.080 euroko pentsioak babesteko ekimena blokeatu du EAJk Espainiako Kongresuan

2020-02-26
Gutxieneko 1.080 euroko pentsioak babesteko ekimena eraman du EH Bilduk. PSOE eta Podemosekin adostutako testuak aurrera egitea ekidin du EAJk. Bozketa baino lehen bi alderdien arteko ika-mika sortu da.
bideoa prestatzen
Aurrekontuak, Ikurren legea, Bizikidetza eta Lantzeko ihauteriak hizpide

2020-02-25
Nafarroa Gaur saioaren otsaileko azken atalean, politika, gizartea, kultura eta kirola izango dira mintzagai
bideoa prestatzen
PSN Navarra Sumarekin lerratu da ikurrina debekatzen duen Ikurren Legeari bide emateko

2020-02-20
Javier Esparzak azpimarratu du Erregimenak batzen dituen 31 parlamentariak batu egin dituela legeak. Hala, gobernu kiden aurka egin duela gogorarazi dio Txibiteri. Modu honetan, Navarra Sumak eta PSNk bat egin dute Ikurren Lege berria adosteko.
bideoa prestatzen
Almudena Otaola (EAJ): "Estatutuaren eskumenen egutegia zehaztea albiste pozgarria da"

2020-02-19
Elkarrizketaren tartean, EAJko senatari Almudena Otaolarekin solasteko aukera izan dugu. Bertan, poztasuna azaldu du, biharkoan Gernikako Estatutuko eskumenen inguruko egutegia jakinaraziko dutelako Madril eta Lakuako gobernuek. Horrekin batera, Urkullu Lehendakariak Zaldibarko zabortegiaren auzian emandako azalpenekin bat egin du. Senatuko lanari dagokionez, lehen sektoreak Araban duen garrantziaz mintzatu da eta Abiadura Handiko Trena Gasteizera legegintzaldi honen baitan iristea espero duela nabarmendu du. Azkenik, memoriari dagokionean, González Pacheco “Billy el Niño” torturatzaile ezagunaren zerbitzu orria ezagutu behar dela adierazi du.
bideoa prestatzen
Hizkuntza aniztasuna eta askatasuna bermatzeko eskatu die Kontseiluak Kongresuko alderdiei

2020-02-11
Aragoieraren, asturieraren, euskararen, galizieraren eta katalanaren alde lan egiten duten gizarte eragileetako ordezkariek, hizkuntzon babesa bermatzeko Madrildik hartu beharko liratekeen neurriak aurkeztu dizkiete talde parlamentarioetako ordezkariei eta Kongresuko lehendakari den Meritxel Bateti.