Skip to main content

Azken bideoak: Parlamentua

bideoa prestatzen
Adriana Lastra Gabriel Rufianekin bildu da berriro gobernu osaketa aurrera eramateko

2019-12-03
Laura Borràsekin biltzekoa zen ere, baina gaur goizeko bozketan orkatila bihurritu du eta batzarra bertan behera gelditu da. Beste aldetik, Aitor Estebanek nabarmendu du PSOErekin hitz egiten dabiltzatela eta negoziazioa bide onetik doala.
bideoa prestatzen
Inbestidura datarik gabe, martxan da legealdi berria Espainian

2019-12-03
Meritxell Batet sozialista izango da, beste behin, Kongresuko presidentea, eta Pilar Llop Senatukoa. Azken legealdian bezala, Kongresuak PSCko kidea aukeratu du. Horretarako, bi bozketa behar izan dituzte.
bideoa prestatzen
Iñigo Martinez: "Sahararen aldeko borroka, gure borroka da"

2019-12-02
Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkidea Saharara joaten saiatu da. Marokoko gobernuak ez die Euskadiko lau ordezkarieri bertan sartzen utzi eta gertatutakoaren analisia egin du.
bideoa prestatzen
Marokok Mendebaldeko Saharan sartzea debekatu die lau legebiltzarkideri

2019-12-02
Legebiltzarkiedeen asmoa Saharar herriaren ordezkariekin harremanetan jartzea zen. Kale-jantzian zegoen polizia batek eragotzi die hegazkinetik ateratzea eta bueltan itzultzeko agindua eman die.
bideoa prestatzen
Koldo Martinez (Geroa Bai): "Madrilera noa zentralismoaren aurka burujabetza babestera"

2019-12-02
Koldo Martinezek Nafarroako Parlamentua utzi eta gaur lehendabiziko aldiz arituko da senatari gisa Madrilen
bideoa prestatzen
Errepublika digitalaren kontrako lege-dekretua onartu du Kongresuko Diputazio Iraunkorrak

2019-11-28
PSOE, PP, Ciudadanos eta Coalicion Canariako diputatuek aldeko botoa eman dute. ERC, JxCAT, EAJ, EH Bildu eta Compromis, berriz, aurka azaldu dira. Voxeko kideek ere kontrako botoa eman dute. Podemosek, nahiz eta dekretuaren aurka egon, abstentzioaren alde egin du.