Skip to main content

Azken bideoak: Atxilotuak / presoak

bideoa prestatzen
Ana Vizan: "Azkena etxean izan arte borrokatuko dugu"

2020-01-11
242 presoen senideentzat egun berezia izaten da gaur; ez dituzte beren senideak bisitatzen Bilbon eta Baionako kaleetan egoteko. Ana Vizan presoaren senidearekin hitz egin dugu.
bideoa prestatzen
Karlos Albas (Mirentxin gidaria): "Presoen senideak ez ditugu inoiz bakarrik utziko"

2020-01-11
Mirentxin gidariak izaten dira gaurko mobilizazioetako protagonistetako bat. Karlos Albas da horietako bat, eta berarekin hitz egin dugu gaur: "Gure presoak kalean nahi ditugu; bitartean argi dugu inoiz ez ditugula bakarrik utziko presoen senideak", adierazi du.
bideoa prestatzen
Giza eskubideak errespetatzeko eskatu dute Rosa Roderok eta Axun Lasak Bilbon

2020-01-11
Rosa Rodero ETAren biktimak eta Asun Lasa GALenak irakurri dute bukaerako mezua. SAREren arabera, 70.000 pertsona baino gehiago hurbildu dira Bilbora, 'Atera Bidera' lelopean egindako manifestazioarekin.
bideoa prestatzen
"Hitzetatik ekintzetara" pasatzeko deia Madrili eta Parisi

2020-01-11
Baionako manifestazioaren amaieran, Anaiz Funosas Bake Bideko presidenteak hartu du hitza, eta "hitzetatik ekintzetara" pasatzeko deia egin diete Madril eta Parisko gobernuei: "2020. urteak mugimenduak ekarri behar ditu, ez dugu onartuko pasatzen den guztia inmobilismoaren sinonimo izatea".
bideoa prestatzen
Espetxe politikak eragiten dituen eskubide urraketak salatuko ditu 'Zama Doinuz Arindu' jaialdiak igandean

2020-01-10
Asteburuz asteburu presoen senideengan espetxe politikak eragindako egoera azaleratu eta leuntzeko asmoz orain dela bost urte martxan jarri zuten Etxarri Aranatzen ‘Zama Doinuz Arindu’ jaialdia
bideoa prestatzen
Junqueras aske uzteko eskatu du Quim Torrak

2020-01-09
Auzitegi Gorenaren sententziak erreakzio ugari eragin ditu Katalunian. Quim Torra Generalitateko presidenteak salatu du Europako beste edozein herrialdetan pentsaezina izango litzatekeela Gaur Auzitegi Gorenak egin duena.