Skip to main content

Azken bideoak: Atxilotuak / presoak

bideoa prestatzen
Arantxa Manterola: “Oraindik Picassenten daude [Olatz eta Patxi] ; ez dakigu noiz eramango dituzten Aranjuezera”

2020-01-27
Pasa den astean irten behar izan zuen Xuak Picantesseko espetxetik, hiru urte bete ondoren. Arantxa Manterola 'Xua gurasoekin etxera' ekimeneko kidearekin hitz egin dugu.
bideoa prestatzen
Xuaren gurasoak Valentziatik Aranjuezera lekualdatuko dituztela jakinarazi dute

2020-01-23
Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga, Xuaren gurasoak, Valentziako Picassent espetxetik Madrilgo Aranjuezera lekualdatzea erabaki du Espetxe Zuzendaritzak, momentuz gehiagorik zehaztu gabe. Jakina da igandean hiru urte bete zituela umeak eta ondorioz, espetxeko araudiak hola agintzen duelako, kartzelatik aterarazi zutela, amarengandik eta aitarengandik banatuz. Kontuan izanda Xuaren gurasoek kondenaren hiru laurdena betea dutela, baldintzapeko askatasunean beharko lukete.
bideoa prestatzen
Antton Lopez, Oihana Garmendia, Haimar Altuna eta Oihana San Vicente atxilotu ditu Guardia Zibilak

2020-01-22
Guardia Zibilak Antton Lopez Ruiz ‘Kubati’ eta Oihana Garmendia, Sortuko kideak, eta Haimar Altuna eta Oihana San Vicente Kalera Kalera ekimenekoak atxilotu ditu. Espainiako Auzitegi Nazionalak aginduta egin dira atxiloketak, euskal presoen ongi etorriak antolatzeagatik. Barne Ministerioaren oharraren arabera, terrorismoaren gorespena eta biktimen umiliazioa delituak egotzi dizkiete. Dirudienez, behin deklaratuta aske utziko dituzte lau atxilotuak.
bideoa prestatzen
Presoen afera konpontzea exijitu du Euskal Herriko gehiengo sindikalak

2020-01-17
Hilabeteko hirugarren ostiraletan, presoen eskubideen defentsan Espainiako ordezkaritzaren aurrean biltzen dira sindikatuak. Gaur, “Konponbide garaia da. Orain presoak” lemarekin elkarretaratzea burutu dute.
bideoa prestatzen
Agus Hernan: "Euren birgizarteratzean laguntzeko, preso guztientzat baliagarren den euskal bidea osatu behar dugu"

2020-01-16
Foro Sozialeko kide Agus Hernanek "interesgarritzat" jo du Jonan Fernandezek Eusko Jaurlaritzaren izenean presoen hurbiltzearen inguruan egindako proposamena. Horrekin batera, Beñat Zarrabeitia lankidearekin izandako elkarrizketan, aurrera begira "korapilo nagusitzat, biktimen eskubideak, memoria inklusiboa eta espetxeratuen auzia" azpimarratu ditu. Horrekin batera, Foro Sozialak presoen birgizarteratzea ahalbidetzeko proposatutako "euskal bidearen" gakoak plazaratu ditu.
bideoa prestatzen
'Motxilak Gora' ekitaldia egingo dute igandean Atanon, Xuaren urtebetetze egunean

2020-01-16
“Motxilak Gora” ekitaldia antolatu du Sarek igande honetan Donostiako Atano pilotalekuan. Egun horretan beteko ditu hiru urte Xuak, eta ondorioz ezingo du orain arte bezala amarekin espetxe barruan bizitzen jarraitu.