Skip to main content

Azken bideoak: Atxilotuak / presoak

bideoa prestatzen
Euskal presoak Euskal Herriko eta inguruko espetxeetara ekartzeko eskatuko dio Jaurlaritzak Sanchezi

2020-01-15
Espainiako kartzeletan dituzten euskal presoak Euskal herrira edo ingurura ekartzeko proposatuko dio Eusko jaurlaritzak Pedro Sanchezen gobernuari. Hala iragarri du gaur Jonan Fernandez, Jarularitzako Giza Eskubideen Idazkari Nagusiak.
bideoa prestatzen
40 euskal preso baino gehiago daude kartzelan euskara ikasi nahian

2020-01-10
Euskal presoek pairatzen dituzten eskubide urraketen artean euskara ikasteko jasotzen dituzten trabak daude. Egun 40 ikasletik gora daude, Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren (EPPK) laurdena, eta euren irakasleek espetxeratutakoak HABEko ikasle ofizial gisa onartzea eskatzen dute. HABE, bestalde, Espetxe Zuzendaritzarekin harremanetan dago eta eskakizunak Gasteizko parlamentuaren gehiengoaren babesa jaso du. Egoera azaltzeko, Gorka Galdeano eta Leire Amarika irakasleak Hamaika Telebistan egon dira, euren esperientzia kontatu eta euskal presoek euskaraz ikasteko duten eskubidea aldarrikatzeko.
bideoa prestatzen
Inaxio Oiartzabal (Sare): "Ikusi behar da Sanchezen gobernuak borondaterik duen [presoen aferan] aurrera egiteko"

2020-01-13
Bilboko manifestazioaren balorazioa egin du Sarek, eta Madrilen ordezkaritza duten alderdiekin, bilera saioa egingo du duela bi urte bezala. Eskatuko diete giza eskubideak “ahaztutako zerbait ez izateko” jarrerak har ditzaten, eta gai hori euren agendetan sartzeko.
bideoa prestatzen
Sare antifaxistaren manifestazioan parte hartu zuen pertsona bat identifikatu zuen Poliziak Iruñean

2020-01-13
Antifaxisten aurka oldartu zen polizia eskuin espainiolistako kideak babestuta. Sare antifaxistako kideek eskuin muturrak deitutako elkarretaratzeari erantzuteko manifestazioa deitu zuten Iruñean. Espainiar poliziak espainolistak babestu zituen, eta balizko talkak ekiditeko aitzakiarekin, antifaxistei bidea itxi zien.
bideoa prestatzen
80.000 pertsonak Espainiako eta Frantziako gobernuei exijitu diete espetxe politika aldatzeko

2020-01-13
Bilbon, Rosa Rodero eta Axun Lasak irakurri dute amaierako mezua, ETAren eta GALen biktimak, hurrenez hurren. Aldarrikapen politikoez baino giza eskubideez hitz egiteko beharra azpimarratu dute. Mobilizazioaren biharramunean, Bilboko manifestazioaren balorazioa egin du Sarek, eta Madrilen ordezkaritza duten alderdiekin, bilera saioa egingo du duela bi urte bezala. Bestalde, Baionan, deitzaileen arabera, 10.000 lagun bildu dira, Frantziako Gobernuari euskal presoen gaian urratsak egitea eskatzeko. Salatu dute terrorismoaren kontrako Frantziaren jarrera "bakearen kontrakoa" dela.
bideoa prestatzen
80.000 pertsonek espetxe politika aldatzeko eskatu dute Bilbon eta Baionan

2020-01-11
Sarek eta Bakegileen deiari erantzunez, 70.000 pertsonek egin dute bat Sarek egindako deialdiarekin, eta 10.000 pertsonek Baionan.