Skip to main content

Azken bideoak: Osasuna

bideoa prestatzen
Jaurlaritzak asteazkenean eta ostegunean aztertuko du zer neurri beharko den

2020-11-02
Jasotako azken datuen arabera, EAEn egin diren 12.452 test diagnostikoetatik 972k emaitza positiboa eman dute, eta positibotasun tasa %7,8koa da, atzo erregistratu zena baino puntu eta erdi baxuagoa. Testuinguru honetan, Eusko Jaurlaritzak astearen erdian erabakiko du neurri zorrotzagorik behar ote den.
bideoa prestatzen
Positiboen kopurua jaitsi egin da, baina positibotasun tasa altua da oraindik EAEn

2020-11-02
Nafarroako egoerari dagokionez Gobernuak eman duen informazioaren arabera, herrialdeak 438 positibo eman zituen atzokoan eta gaurkoan Gobernu Irekiaren webguneko datuen arabera, 525 dira kutsatutakoak.
bideoa prestatzen
Ipar Euskal Herriak itxialdia hasi du eta Hegoaldean inoizko daturik txarrenak jaso dira

2020-10-30
Ipar Euskal Herri osoan itxialdia hasi dute jada eta neurri hori abenduaren 1a arte izango da indarrean, baina luzatzeko aukera izango du presidenteak. Nafarroara begira, Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariak iragarri du hilabete "zailak eta gogorrak" datozela. "Erronka historikotzat" jo du COVID-19aren izurria, osasun krisiak ondorio ekonomiko eta sozial larriak utzi dituelako eta 695 nafar hil direlako gaurdaino, horietako bost atzo. Euskal Autonomia Erkidegoan, aldiz, ELA, LAB, SATSE, SME, CCOO, UGT, ESK, SAE eta UTESE sindikatuek Osakidetzan lurraldeka deituriko hiru greba egunetako lehena izan dute gaur Araban.
bideoa prestatzen
Oihana Teyseyre: "Bi etxealdien arteko diferentzia nagusiena da eskolak irekiak izango direla"

2020-10-29
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak etxealdia agindu zuen Ipar Euskal Herrirako eta Frantziar Estaturako. Egoera honen inguruan hitz egin dugu Berriako kazetari Oihana Teyseyrerekin.
bideoa prestatzen
Bi egunen ostean, gorantz egin dute positiboek Nafarroan

2020-10-29
Erkidegoaren egoerari buru eztabaidaren lehen hitzartzean, egungo egoera aztertu du Maria Txibite presidenteak.
bideoa prestatzen
Aste "konplikatuak" datozela adierazi dute kezkaz Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak

2020-10-28
Atzokoan EAEn 71 pertsona ospitaleratu zituzten eta birusaren hedapena eten "behar" dela berretsi zuen Bingen Zupiriak bart. Nafarroan gaurko datuek bigarren egunez jarraian kutsatzeen beherakada adierazi dute, 450 eta 460 gaixo berri antzeman dituztelarik. Positibotasun tasak ere hiru puntutan behera egin du Osasunbidean 4.057 PCR eta Antigeno proba eginik, %11,3an kokatzen delarik.