Skip to main content

Azken bideoak: Gazteria

bideoa prestatzen
Autogestio eredua gatazkaz haratago

2019-01-22
Nafarroan Gaur saioan autogestio ereduaz jardun gara Errotxapea eta Maravillas gaztetxeetako kideekin. Gatazkaz haratago, guneotan sortzen diren bizikidetza eta bisimodu esparruez eta horrek izan ditzakeen bilakaerez aritu zaizkigu. Eskola jazarpena El Langui aktore eta rap egilearekin landu dugu. Azkenik, Pamplona Negra festibala Baluarten bisitatu dugu.
bideoa prestatzen
Maravillas Gaztetxearen aldeko aldarriak gune baten beharra azaleratu du Iruñean

2019-01-20
Maravillas proiektuaren aldarriak bostmila pertsonatik gora eraman zituen Iruñera larunbatean. Manifestazioaren bukaeran Marques de Rozalejo jauregia hartu zuten berriz gazteek, eta handik ordu gutxira poliziak kaleratzea burutu zuen. Alde zaharrean sortutako egoeraren aurrean bere kezka berretsi zuen Joseba Asironek, Iruñeko alkateak, eta egoera bideratzeko beharra azpimarratu zuen.
bideoa prestatzen
Bi gazte Iruñeko Vergel zubitik eskegi dira Maravillasen alde protesta egiteko

2019-01-16
Bi gazte Arga ibaiaren gaineko Vergel zubitik eskegi ziren atzo arratsaldean, hiru orduz, Maravillas Gaztetxearen proiektuaren, autogestioaren eta feminismoaren aldarri egiteko. Asteburu honetan izango da gaztetxearen aldeko manifestazioa Iruñean, eta aldarrikapenerako ekintzak hainbat herri eta auzotan gauzatu dira.
bideoa prestatzen
Nafarroako Gobernuak gazte emanzipazioa sustatzeko programa martxan jarri du

2019-01-14
Nafarroako Gobernuak urte hasierarekin batera, martxan jarri zuen gaztek etxebizitza eskuratzea sustatzeko EmanZipa programa. Urte hasieratik jada, 80 pertsonak izena eman dute 250 eurorainoko diru-laguntza eskaintzen duen egitasmoan.
bideoa prestatzen
Kijera Gaztetxea desalojo arriskuari aurre egiten.

2019-01-08
Kijera, Donostiako alde zaharreko gaztetxea desaloju arriskuan dago eta bertako kideak erresistentzia txandak egiten dabiltza. Duela 4 hilabete okupatu zuten eraikina eta abenduaren 26an udaltzaingoa sartu zen desalojuaren prozesu administratiboa martxan zela adieraziz. Hainbat ekintza egin dituzte ordutik; urtarrilaren 2an prentsaurrekoa eta urtarrilaren 4ean manifestazioa koloretsua Donostiako kaleetatik. Gaur egun erresistentzia txandak egiten dabiltza gaztetxean.
bideoa prestatzen
Helburu berdinekin baina nostalgiarik gabe, gazte mugimendua molde eta erronka berriak lantzeko asmoz

2018-12-17
2019ko apirilaren 19tik 22ra bitartean, Ernai eta Aitzina antolakundeek bultzatuta, Gazte Topagunea egingo dute Lemoan. Euskal Herriko gazte mugimenduaren sorkuntzaren 40. urteurrenaren harira, bertan militatzen edo militatu duten Iratxe Delgado, Ibon Meñika eta Karlos Renedo elkartu ditugu, ibilbide historiko errepasatzeko baino, aurrera begirako erronkak aztertzeko asmoz.