Skip to main content

Azken bideoak: Langileak

bideoa prestatzen
Zaldibarko zabortegiko bi langilek 21 egun daramatzate jada lurperatuta

2020-02-28
Zabortegiaren epaiketan Zaldibarko Udala akusazio partikular izatea adostu dute Udalbatzan ordezkaritza duten hiru indar politikoek.
bideoa prestatzen
Lan-munduan barneratzeko laguntza eman die Emaktivak 108 emakumeri

2020-02-27
Emaktiva proiektuak 2019ko balorazioa egin du. Zaurgarritasun egoeran dauden emakumeak lan munduan barneratzea da egitasmoaren helburua.
bideoa prestatzen
Martxoaren 3a lan istripuen kontrako eguna izatea nahi dute

2020-02-25
1976an Gasteizen erahildako bost langileak eta 2020ko lehen bi hilabete hauetan Euskal Herrian hildako 14 eta luizian desagertuta jarraitzen duten bi langileak oroituko dituzte ELA, LAB, ESK eta STEILAS Sindikatuek, Martxoak 3 elkartearekin batera, datorren astearteko mobilizazioetan
bideoa prestatzen
Zaldibarko zabortegiko bi langilek 18 egun daramatzate jada lurperatuta

2020-02-25
Goizeko lehen orduan berriro ekin diote Joaquin Beltran eta Alberto Sololuzeren bilaketari. Larunbatetik, bilaketa-lanak zabortegiko beste gune batean egiten ari dira, Joaquinen autoa topatu duten lekuan hain zuzen. Hala ere, baskularen ondoan daudela uste dute teknikariek, baina ezin dira momentuz bertara hurbildu.
bideoa prestatzen
Desagertuta jarraitzen duten bi langileak zabortegiko beste gune batean bilatzen ari dira

2020-02-24
Gunearen ezegonkortasuna dela eta, beste toki batean bilatzea erabaki dute, egun zabortegian beharrean daudenen segurtasuna bermatzeko. Helikoptero batek apar zigilatzailea jaurti du zabortegiaren goiko aldean, sua piztea ekiditeko.
bideoa prestatzen
Emakumeek batez beste 5.793 euro gutxiago irabazten dituzte urtean lan berdina egiteagatik

2020-02-21
Emakume eta gizonen arteko soldata berdintasunaren aldeko eguna da otsailaren 22a. Eurostaten arabera, egun emakumeek gizonek baino %12 gutxiagoko soldata daukate.