Skip to main content

Azken bideoak: Musika

bideoa prestatzen
Etxeko sessions | Kommen

2020-04-03
Kommen ikus-entzunezko artistaren saioa entzungai. Piztu bolumena! s
bideoa prestatzen
MUSIKAZUZENEAN TB #99: Etxetik!

2020-04-02
Zuzeneko musika erabat geldi dagoen garai honetan, musikariak etxetik ari dira sortzen eta jotzen. Ordu erdiko saioan 10 kantu bildu ditugu, besteak beste, Leihotikan taldeko Gorka, Ziztada & Rlantz bikoko Irune, Sala, Iban Zugarramurdi, Natali, Hartz taldeko Joseba, Hiri Galduak taldeko Iosu, Occhi Di Farfallako Miren eta Hodei eta Niña Coyote Eta Chico Tornado ikusteko aukera izango dugu.
bideoa prestatzen
Xabi Solano Maiza eta Jon Garmendia “Txuria” - Denbora + Gazta zati bat

2020-03-28
MusikaZuzeneanTB saioaren 98. atalean Xabi Solano Maizak eta Jon Garmendia "Txuria"-k eskainitako bi altxor: "Denbora" eta "Gazta zati bat".
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean TB #98: Xabi Solano Maiza eta Jon Garmendia "Txuria"

2020-03-26
Xabi Solano Maiza eta Jon Garmendia "Txuria" izango dira saio berezi honetako protagonistak. Ereñozu eta Donibane Lohitzune elkartuko ditugu road movie berezian, melodiak eta hitzak elkartuz erreportaje mardulean. Xabi Solano Maizaren musika bidea errepasatuko dugu, Etzakit taldearen sorreratik, bere bakarkako "Bi" diskoraino, The Solanos, 4 itzal eta Esne Beltza taldeak gogora ekarriz. Jon Garmendia "Txuria"k idatzi ditu Xabiren kantu gehienen hitzak. Kantuez hitzetaz ariko gara luze ta zabal, nola sortzen diren, eta zer nolako bilakaera izan duten. Hau guztia, MusikaZuzenean TB saioaren 98 atalean!
bideoa prestatzen
Etxeko egonaldiak girotzeko musika emanaldiak egin dituzte hainbar artistek

2020-03-16
Hurrengo hamabost egunetako kontzertu guztiak bertan behera geratu ondoren, Euskal Herriko, espainiako Estatuko eta beste hainbat herrietako musikariek etxean jotzeari ekin diote, inprobisatutako kontzertu ugari eskainiz asteburuan zehar. Zea Maysekoak izan dira aurrenetarikoak, martxoaren 15ean Instagram bidez eskainitakoarekin, baina beste askok antzeko emanaldiak egingo dituztela iragarri dute dagoeneko.
bideoa prestatzen
MUSIKAZUZENEAN TB #97: Gatibu

2020-03-12
Gatibu taldea izango da gure saioko protagonista. Taldeak 20 urte bete dituela aitzaki, Haimar, Alex eta Gaizkarekin bildu da Hamaika telebista Gernika herriko Astra gunean.