Skip to main content

Azken bideoak: Musika

bideoa prestatzen
MUSIKAZUZENEAN TB #96: SKAKEITAN

2020-03-05
Skakeitan taldea izango da gure lehen gonbidatua. Talde donostiarrak “nola galdu denbora” diskoa kaleratu du Mauka Musikagintzaren babesean eta lana gertutik ezagutzeko hitzordua egin dugu donostiako Dabadaban. Honekin batera albisteak eta asteburuko agenda.
bideoa prestatzen
Musikaren bidebazterrak jorratzen ditu Gertrude Noise Meeting jaialdiak

2020-03-05
Soinu eta zarata industrialak inguru natural batean. Hori da Gertrude Noise Meeting jaialdiak eskaintzen duena Orozkoko Artiñano etxean. XVII. mendeko jauregian XXI.-eneko musikarik esperimentalena. Aurtengoa formatu txikiko festibal honen hirugarren edizioa izan da dagoeneko. Giro lasai eta lagunartekoa sortzea dute helburu antolatzaileek.
bideoa prestatzen
Nerea Erbiti & Eskola Ergatiboa, abesti herrikoiaren bila

2020-02-24
Nerea Erbiti & Eskola Ergatiboa denboraz kanpoko herri abestiaren bila dabiltza. Talde inprobisazioa eta Neo Soul-aren lanabesak erabiliz kantu herrikoi berezko bat sortzeko lanetan dihardute. Zuzenekoetan hiriko basahaideak, dantzarako groove-jauziak, inprobisazio askea, euskarazko 70's pop sampleak…
bideoa prestatzen
MUSIKAZUZENEAN TB #94: Rodeo + Nire

2020-02-20
Lehen erreportajean Rodeo taldea izango da protagonista. Zestoako bandak "Ezherrian" diskoa kaleratu du berriki, eta entsegu lokalean egin digu hitzordua. Bigarren erreportajea osatzeko Irun herrira egin dugu bidai. Bertan genuen zain, Ivan Zabalegi, NIRE izena darama musika egitasmoko arima
bideoa prestatzen
Zubietako Hipodromoan ere kontzertua eskainiko du La Polla Records taldeak

2020-02-18
Irailaren 26an Zubietako Hipodromoan joko du punk talde mitikoak, 'Ni descanso, ni paz' biraren baitan. Latinoamerikan abrrena egindako biratik itzuli ebrritan iragarri du kontzertua Last Tour produktorak. Kontzertuan goonbidatu gisa jardungo dute El Drogas, Su Ta Gar, Lehendakaris Muertos eta Liher taldeek ere.
bideoa prestatzen
Gatibuk Bilbao Arenan ospatuko du bere 20. urteurrena

2020-02-14
Kontzertu erraldoi batekin ospatuko du Gatibu talde gernikarrak bere 20. urtemuga. Bilboko Miribilla pabilioian izango dira martxoaren 28an eta, horrekin batera bira eta bideoklip berria ere aurkeztu dute data oroitzeko, “bixotzetik” da biraren eta bideokliparen izena.