Skip to main content

Azken bideoak: Musika

bideoa prestatzen
Eñaut Elorrietak 'Irteera argiak' bere diskorik "pertsonalena" aurkeztu du

2019-11-19
Diskoarekin batera, kontzertu bira eta 'Hariak' kantuaren bideoklipa aurkeztu ditu ere musikari gernikarrak. Andoainen abiatuko du aurkezpen bira azaroaren 22an, Urruñan arituko da gero eta bizkaiko estreinaldia Bilboko Arriaga antzokian izango da abenduaren 1an.
bideoa prestatzen
Zazkel eta Aizkora Zorroztu taldeek 'Ezpatadantza' diskoa aurkeztu dute

2019-11-19
Zazkel eta Aizkora Zorroztu taldeek 'Ezpatadantza' diskoa aurkeztu dute. Taldeko kideekin hitz egin dugu.
bideoa prestatzen
'VMME SAHAR', lehenengo bakarko diskoa kaleratu du Maisha MC-k

2019-11-15
Maisha MC Barakaldoko hip-hop artistak bere bakarkako lehen lana kaleratu du 'VMME SAHAR' deiturikoa. Euskal Herriko sustraiak musika estilo modernoekin uztartu ditu, musika-tresna tradizionalak batuz rap, trap eta bestelako estiloko diskoan.
bideoa prestatzen
MUSIKAZUZENEAN TB #85: Maite Larburu + Luken Arkarazo (Odolaren Mintzoa)

2019-11-14
Maite larburu musikari hernaniarra izango da saioko lehen protagonista. Neighbor bikoan ezagutu genuen urteak atzera eta egun bakarkako bidean dabil hezurren azpian diskoa besapean. Hitz Bitan atalean Luken Arkarazo ezagutuko dugu. Odolaren mintzoa taldeko abeslaria izateaz gain, Iñorkiñak egitasmoko kidea ere bada. Bere gustuko diskoak, aretoak edota musikariak ezagutuko ditugu laburrean. Honekin batera, albisteak izango ditugu, non Revolta Permanenteren disko berria eta Ratz-Zinger taldearen zuzeneko diskoaren grabaketa izango ditugun hizpide.
bideoa prestatzen
Iñigo Muguruzari omenaldia egingo diote abenduaren 17an Bilboko Kafe Antzokian

2019-11-12
Kortatu, Delium Tremens, Negu Gorriak, Joxe Ripiau, Sagarroi eta Lurra taldeko musikaria izan zen Iñigo Muguruza, Irailaren bostean hil zen esklerosi anizkoitzaz jota 54 urte zituelarik. Sei taldetan aritu ostean, 2017an Lurra taldea utzi behar izan zuen, sufritzen zuen gaitzagatik. Ordea, bere azkenengo lan musikala Hiru Leike izeneko bikotea izan zen, honetan gitarra distortsionatua jotzen zuelarik.
bideoa prestatzen
Bizi Musika 58

2019-11-12
Bideoklip bilduma