Skip to main content

Azken bideoak: Literatura

bideoaren irudia
"Airean isla" eleberriarekin fikziora itzuli da Abaitua

2016-12-06

Mikel Hernandez Abaituak bere azken nobela aurkeztu digu, "Airearen isla". Literatur iruzur bat izan du oinarri, baina azkenean maitasun istorioak pisu handiagoa hartu du. 

bideoaren irudia
"33 ezkil", Miren Gorrotxategiren lehen eleberria

2016-11-24

Baserri giroko thriller-a dakar Miren Gorrotxategik bere lehen nobelan. Ondarroako Udalak antolatzen duen Agustin Zubikarai sariketa irabazi eta urtebetera argitaratu du "33 ezkil" liburua. Kalearekiko nahiz senideen arteko talkak eta misterioa uztartu ditu, eta gertaera erreal bat du abiapuntu.

bideoaren irudia
Makina banatzaileen bidez, mikroipuinak

2016-11-04

Irakurzaletasuna sustatzeko helburuarekin abiatu du Kultur dealers ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiak. Makina banatzaileen bidez, hainbat genero literarioko mikroipuinak eskuratu ahalko dituzte erabiltzaileek. Euskarri berritzailearen aldeko apustua egin dute eta Donostian, Irunen eta Zumarragan jarri dituzte makina horiek. Gainera, mugikorra den makina bat ere egongo da.

bideoaren irudia
Errealitateak utzitako orbainak, Mikel Etxabururen poematan

2016-10-27

"Lo zaudela zabaldu dizkizut begiak" du izena Ondarroako Mikel Etxaburu idazlearen poema liburu berriak. Errealitateak utzitako orbainak izan dira testuen abiapuntua, betiere esperantza puntu batekin. Kritikotasuna eta kontzientzia hartzearen garrantzia nabarmendu ditu Etxaburuk, poesiaren zentzu eraldatzailearen alde eginez.

bideoaren irudia
Pio Barojari omenaldia, hil osteko 60. urteurrenean

2016-10-20

Gipuzkoako Aldundiak Pio Baroja idazlea omenduko du programa berezi baten bitartez. Idazle donostiarra zendu zela 60 urte beteko dira, eta urteurrena baliatuko dute Barojaren irudiari gorazarre egiteko. Urriaren 23tik 29ra mahai-inguruak eta hitzaldiak egingo dituzte. Baita irakurraldi berezi bat ere, eta Barojaren inguruan egindako dokumentala aurkeztuko dute.

bideoaren irudia
Poesiaren mamiari erreparatzen dion publiko bat hezten ari gara

2016-09-29

Poesiari eta poesia errezitaldiei buruz jardun dugu Iñigo Astiz, Gotzon Barandiaran eta Edu Zelaieta olerkigileekin, ArteKale saioaren solasaldian. Generoak euskal literaturan zein leku daukan argitzen saiatu gara eta hiru olerkigileek euren egiteko moduak azaldu dizkigute. Poesia errezitaldiak nola antolatzen dituzten eta jendartean zein harrera daukaten ere kontatu digute.