Skip to main content

Azken bideoak: Literatura

bideoa prestatzen
Hiriaren taupadek otso bat esnatu dute

2018-11-29
Endika LaHaine, 121Krew-ko kideak, literaturara eman du pausoa eta 'Lobo-Otsoa' olerki bilduma argitaratu du Taupaka Elkartearen eskutik. Liburua aitzaki, sortzaile barakaldarraren ibilbideari errepaso egin diogu, euskal kulturari egin dion ekarpena gogora ekarriz.
bideoa prestatzen
Eleberri gordina argitaratu du Alaine Agirrek, 'Kamisoi zuri zetazkoa'

2018-11-28
Alaine Agirre Bermeotarrak ‘Kamisoi zuri zetazkoa’ eleberria aurkeztu du Donostian. Erein argitaletxearen eskutik argitaratu du idazleak bere azken obra, udako kanpamentu batean begirale eta haur baten arteko harremanean oinarri duena. Bi urte eman ditu Agirrek sortze-prozesuan eta emaitza gordina dela adierazi du Erein argitaletxeko Inazio Mujikak.
bideoa prestatzen
Rosaren itzulerak itzularazi du Pako Aristi nobelagintzara

2018-11-20

Nobelarik kaleratu gabe bi hamarkada igaro eta gero, genero horretara itzuli da Pako Aristi eta ‘Rosa itzuli da’ eleberria kaleratu du Erein argitaletxearen eskutik. Hogei urteotan, berriz, idazteko darabilen euskararen eremu soziopolitikoa ezagutzeko ahalegina egin du idazleak.

Nobela idazteko grina duela bost urte sortu zitzaion. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Parot doktrina baliogabetu eta euskal preso politiko dezente libre geratu zen garaian. Preso horietako batzuekin zuen harremanak eta haiekiko zegoen gizarte estigmak eragin diote Aristiri.

Euskal preso ohi horietako bat da Rosa, historia kolektiboa kontatzen duen eleberriko hiru pertsonaia nagusietako bat. Hura libre geratu zen uneak markatzen du istorioaren abiapuntua eta ETA erakundean sartzeko erabakia hartu zuen unean amaitzen da. Izatez, emakume lotsatia baina borroka armatuan murgiltzean bilakaera izan zuena. Baina eleberrian ez dira borroka armatuko gertaerak kontatzen, horiei buruzko gogoeta, baizik.

bideoa prestatzen
‘Ezpainetakoa’, XII. Peru Abarka lehiaketaren irabazlea

2018-11-09
Ane Labaka eta Malen Amenabar egileen ‘Ezpainetakoa’ izenburua duen albuma izan da XII. Peru Abarka lehiaketaren irabazlea. Labakak idatzitako istorioa eta Amenabarren irudiek osatzen dute hausnarketarako abiapuntua ematen duen lana. Erein argitaletxeak kaleratu berri du albuma.
bideoa prestatzen
"Altzoko Handia", Koldo Izagirrek haurrentzat idatzitako liburu-serie berria

2018-11-07
Jon Garañok eta Aitor Arregik "Handia" aurkeztu zutenetik urte eskasa pasa bada ere, euskaldunok jada memorian iltzatuta dugun kontakizuna da. Ildo eta istorio horretatik tiraka, Koldo izagirrek, Erein argitaletxearekin “Altzoko Handia” liburu seriea kaleratu du. Karmele Gorroño eta Irene Iruretaren marrazkiekin, Migel Joakin Eleizegi erraldoiaren gorabeherak kontatzen ditu serie honek, haurrei bideratutako bi liburuetan: "Altzoko handia eta Kutixiren gezurrak" eta" Altzoko handia eta Kutixiren Pianoa". Migel Joakin Eleizegi, Altzoko handia, XIX. Mnedean bizi eta gigantismoa zuen Gipuzkoarra zen, bi metro eta berrogeitabat zentimetro neurtzera heldu zena. Internet, golabalizazioa eta biologiaren aurrerapenak kimera bat ziren garaian, imajinaezina gerta zitekeen nola bizi behar zuten horrelako gaixotasun arraroa.
bideoa prestatzen
Rosa Luxemburgen kartzelako gutunak euskarara ekarri ditu Amaia Lasak, Katakraken eskutik

2018-10-26
Rosa Luxemburg erail zutenetik mendeurrenera, Katakrak argitaletxeak haren 'Kartzelako gutunak Sophie Liebknechti' liburua argitaratu du, Amaia Lasak euskaratutako gutunak bilduta. Iraultzaile marxistak berak preso zegoela idatzitako eskutitzak itzultzeaz gain, hitzaurrea ere idatzi du Lasak. Hainbat argitaletxeren ezezkoa jaso eta 30 urtera, Katakraken babesari esker ikusi du liburuak argia.