Skip to main content

Azken bideoak: Jardunaldiak

bideoa prestatzen
Durangoko Azokaren arrakasta azpimarratu dute antolatzaileek

2018-12-09
Amaitu da aurtengo Durangoko Azoka eta Gerediaga Elkartetik, Nerea Mugikak balorazio positiboa egin du Hamaika Telebistako mikrofonoetan. Horrekin batera, Koldo Otamendi lankidea Aneguria eta Gatibu-rekin egon da, Alaine Agirre idazlea elkarrizketatu dugu, Kataluniako prozesu independentistaren inguruan Txema Garciak eta Ramon Zallok plazaratutako liburua izan dugu hizpide eta mugimendu feministako kide Mireia Delgadorekin batera egon gara baita.
bideoa prestatzen
Memoria kolektiboa osatzeko proposamenak Durangoko Azokaren egunik jendetsuenean

2018-12-08
Egun gutxi barru, 40 urte beteko dira Jose Miguel Beñaran Ordeñana "Argala" Ipar Euskal Herrian hil zutenetik, Mertxe Aizpurua haren pentsakera eta bizitza bildu ditu GARAk argitaratutako liburuan, Arrigorriagakoaren burkide izandakoen testigantzak bilduz. Bestalde, Elixabete Garmendiak Carlos Garaikoetxearen "lider bat Lehendakari" obra aurkeztu du BERRIAren eskutik. Euskal Memoriak, 1980 eta 1989 urteen arteko pegatina politikoen bilduma plazaratu du. Hortaz gain, Vendetta taldekoekin egon gara, euren agurraren atarian.
bideoa prestatzen
Sormenetik bizitzea posible ote da?

2018-12-08
Durangoko Azokako areto nagusian, Gogoetaren Plaza gisa definitutakoan, Ander Lipusek eta Maialen Errotabeherek artisten bizitzen inguruan mintzatu dira, sorkuntzaren bidez ogibidea eraikitzeaz hain zuzen ere. Eurekin batera, Maia Muruaga gidari lanetan aritu da.
bideoa prestatzen
Aniztasuna ardatz, Durangoko Azokak ateak ireki ditu

2018-12-05
Hasi da Durangoko Azokaren 53. edizioa Landako gunean. Urtero legez, euskal kulturgintzaren uztarik oparoena bertan bildu da, sorkuntza eta adierazpen kultural ezberdinak bilduz. Izan ere, aurten, #DAaskodira lemaren bidez, Gerediaga elkarteak Durangoko Azokaren aniztasuna islatu nahi izan du. Gaurtik eta igandera bitartean, milaka euskaltzale bertaratu dira, aurrenekoak ikastetxe ugaritako ikasleak izanik. Hamaika Telebistak jarraipen berezia egingo du eta honatx lehen saioa.
bideoa prestatzen
'Ihes' eleberriarekin itxi du Jasone Osorok 'Eskularru beltzak' bilduma

2018-12-05
Eskularru beltzak bildumaren laugarren eta, momentuz, azken liburua argitaratu du Jasone Osoro idazleak. Gazte literatur bilduma joan den urtean hasi ostean, sei hilabetero liburu bat sortu eta orain segidaren azkena kaleratu berri du Elkar Argitaletxearen eskutik, 'Eskularru Beltzak' liburuan planteatutako korapiloak askatuz.
bideoa prestatzen
Hamargarren Euskal Soziolinguistika Jardunaldia ospatu da Bilbon, inguru digitala ardatz

2018-11-06
Euskara eta inguru digitalari buruz hausnartzeko asmoz ospatu da Bilbon Hamargarren Euskal Soziolinguistika Jardunaldia, Soziolinguistika klusterrak antolatua. Euskara mundu digitalean sartzea lortu duen hizkuntza gutxietako bat den arren, oraindik ere zailtasunak badaude eta egungo erronkei aurre egiteko helburua du jardunaldiak. Egun osoko egitarauan aurkezpenak eta tailerrak eskaini dira Bizkaia Aretoan eta lehen aldiz HAUSNARTU sarien banaketa jardunaldiaren egitarauan sartu dute antolatzaileek.