Skip to main content

Azken bideoak: Jardunaldiak

bideoa prestatzen
Etxebarrik 2018ko Ondarearen Jardunaldietan herriko emakumeak gogoratu ditu

2018-10-21
2018ko ondarearen jardunaldien harira, Etxebarrik atzoko emakumeek udalerrian utzitako ondareari erreparatu dio. Etxebarriko emakumeek izan duten ekarpena eta garrantzia azpimarratzea izan dute helburu jardunaldiek. Bisita gidatua, testigantzak, proiekzio eta mahai inguru batekin, XX.mendeko bigarren erdialde industrialean emakumeek izandako papera eta rolak azaltzen dira, pasarte pertsonalek transmititzen duten hurbiltasun eta sinesgarritasunaz.
bideoa prestatzen
Aikok dantza ikastaroak eta erromeriak eskeiniko ditu Bilboko Euskal Museoan urritik ekainera

2018-09-19
Euskal Museoak, Aiko taldearen eskutik, euskal dantza tradizionalen jardunaldia ospatuko du igandean, hilak 23. Hasiberrientzako dantza tailerra eta, ostean, erromeria eskainiko dute. Horretaz gain, urritik ekainera luzatuko den Dantzari Ibiltaria ekimenaren denboraldi berriaren egoitza izango da ere Euskal Museoa. Astelehenero dantza klaseak emango dituzte bertan Aiko taldekoek, hastapen mailan eta maila aurreratuan. Ikasitakoak praktikan jartzeko, erromeria antolatu dute ere urritik ekainera hileko bigarren larunbatetan.
bideoa prestatzen
Navarra LAN Party, teknologiaren ezagutzen topagunea

2018-09-14
Navarra LAN Party teknologiaren inguruko topagunea inauguratu dute gaur Nafarroako Unibertsitate Publikoan. 72 orduz jarraian informazioa eta komunikazioaren teknologien inguruan arituko dira 500 parte hartzailetik gora. Bideojokoekin batera, hitzaldiak, eta bestelako jarduerak izanen dira teknologiarekin lotuta.
bideoaren irudia
Euskarazko hedabideen iragana, oraina eta etorkizuna hizpide

2017-02-17

Euskarazko EGUNA egunkariaren 80. urtemuga aitzakiatzat hartuta, Bilboko Udalak, Sabino Arana Fundazioak, Euskaltzaindiak, Euskal PEN/Basque PEN Klubak eta Deia egunkariak euskarazko prentsaren nondik norakoak aztertu dituzte jardunaldi batzuetan.

bideoaren irudia
Sortegiak, Oihaneder Euskararen Etxean

2016-09-22

Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean izan gara aurtengo Sortegiak sormen ikastaroak ezagutzeko. Bigarren edizio honetan antzerki eta zinema ikastaroak antolatu dituzte. Horien inguruan hitz egin dugu Iñaki Lazkano kultura teknikariarekin eta Javier Fernandez antzerki tailerraren arduradunarekin.

bideoaren irudia
Donostiako kofradiak jaiak hasteko gogoz dira

2015-08-08

Kofradien topaketarekin eman die hasiera jaiari, horretarako, Kale Poza kofradiako kideak Urgull menditik hasi eta herrian barna ibili dira kofradia desberdinetako kideak bilduz.