Skip to main content

Azken bideoak: Saskibaloia

bideoa prestatzen
"Baskonia Europako zortzi talde onenen artean sartuko da"

2019-10-04
Gasteiztarren txapelketa nagusiko lehen partida jokatuko dute Lituaniako Zalgiris Kaunas taldearen aurka. "Baskonia Zainetan" podcasteko arduradun Joseba Sanchez-ek arabarrek aurtengo edizioan dituzten aukeren inguruan hitz egin digu.
bideoa prestatzen
Inoizko Euroligarik glamurosoena

2019-10-03
Joseba Sanchez blogariak azaldu du iñoizko euroligarik glamurosoena izango dela. Europako 16 talde indartsuenek elkarren arten lehiatuko dira. Blogariak azpimarratu du aurtengo Euroliga "itzela" izango dela NBA eta Txinako fitxajeak egin dituztelako.
bideoa prestatzen
Argentinak eta Espainiak sorpresa eman dute Munduko Saskibaloi Txapelketan

2019-09-13
Argentinak eta Espainiak jokatuko dute saskibaloiko munduko kopako finala. Inor gutxik espero zituen bi talde hauek finalean baina joko aparta erakutsita domina ziurtatu eta urrezkoa lortzeko lehiatuko dira Beijing-go Wukesong Arenan.
bideoa prestatzen
Saskibaloiko gizonezkoen Euskal Kopa Barakaldon jokatuko da larunbatean

2019-09-10
Gaur, Barakaldoko udaletxean Euskal Kopako finalaren aurkezpena egin dute. Bertan, Bilbao Basketeko eta Baskoniako ordezkariak izan dira, baita Euskal Saskibaloi Federazioko zuzendaria eta Barakaldoko alkatea ere. Partida, Lasesarreko kiroldegian izango da, gaueko bederatzietan. 3.000 ikuslerentzako tokiarekin, uda aurretik, Lasesarrek eskubaloiko Erreginaren Kopa hartu zuen. Sarrerak internet bidez erosi daitezke, 15 euroko prezioan. Hala ere, partidako egunean bertan, Lasesarreko lehiatiletan erosi ahal izango dira. Emakumezkoen Euskal Kopa, aldiz, irailaren 20 eta 22an ospatuko da, lauko formatuan.
bideoa prestatzen
Euskal Selekzioak Barakaldo Hiria txapelketa irabazi du finalean Espainia gaindituta

2019-07-08
Euskaldunek partida hasieratik bukaerara dominatu zuten eta markagailuan 16 puntuko errenta (62-46) eskuratu zuten. Cristina Molinuevo, Gracia Alonso, Itziar Ariztimuño eta Naiara Diez izan ziren jokalaririk aipagarrienak. Euskal Selekzioak Barakaldo Hiria txapelketa irabazten duen aurreneko aldia da.
bideoa prestatzen
NBA-ko agente libreen merkatua, hankaz gora

2019-07-02
Adituek diotenez, agian historiako kontraturik gabeko jokalarien merkatu onena izan litzateke, izarrez gainezka dagoena. Talde askok jada mugimenduak egin badituzte ere, tartean Kevin Durant eta Kyrie Irvin Brooklynekin sinatuz edo, nahiz eta agente librea ez den Anthony Davis LeBron James-en Lakersekin sinatuz, oraindik helmuga zehatzik ez duten jokalariak ere badaude. Hala ere, udako galdera hurrengoa izaten jarraitzen du: zer egingo du Kawhi Leonard NBA-ko irabazleak?