Skip to main content

Azken bideoak: Zinema

bideoa prestatzen
Viggo Mortensenek euskaraz eskertu dio publikoari Donostia Saria

2020-09-25
Viggo Mortensen aktore estatubatuarra aurretik Donostia Saria jaso duten zinemako handien zerrenda luzean sartu da. Publikoa aretoetara joatera animatu du, "markatzen gaituzten eta batzuetan batzen gaituzten istorioez gozatzeko". Zuzendari gisa egin duen lehen filmaren, Falling-en, estreinaldia Donostia Saria emateko testuinguru ezin hobea izan da. Ia 40 urteko ibilbide oparoa du Mortensenek, 30 film baino gehiagoz hornitua. Aktorearen ustez, Donostia Sariak "zinemaren historia luzea" jasotzen du "nolabait", baina, "batez ere, zinemaren promesa sormenezko adierazpide gisa".
bideoa prestatzen
Donostia Saria jasoko du gaur Viggo Mortensenek

2020-09-24
Donostia Saria jasoko du gaur Viggo Mortensenek. Telmo Esnali elkarrizketa egingo diogu, eta Virggo Mortensen aipamena ere egingo dugu Donostia Saria jasoko baitu gaur. Amaitzeko, Arkaitz Basterraren iritzia jasoko dugu Sail Ofizialari buruz.
bideoa prestatzen
'Caminho Longe' dokumentala izango dugu hizpide Txaber Larreategirekin

2020-09-23
Tessa Andonegik 'Caminho Longe' dokumentala izango du hizpide Txaber Larreategirekin. Martxelo Otamendirekin aztertuko dugu 'Non dago Mikel? dokumentala eta Juan Mari Arzaken pelikulaz hitz egingo dugu Asier Altunarekin.
bideoa prestatzen
Sara Bilbatua saritu dute Euskal Zinemaren galan

2020-09-23
Euskal zinemagintzak Zinemaldiaren erdigunea hartu zuten atzo euskal zinemare galari esker. Bertan, Sara Bilbatua casting zuzendariak jaso zuen Zinemira saria. Mikel Zabalzaren hilketari buruzko “Non dago Mikel?” lanaren aurkezpeneko eguna izan zen ere atzokoa eta euskal sortzaileek Viggo Mortensen handiarekin partekatu behar izan zuten protagonismoa, estatubatuarra Donostiara heldu baita bihar Donostia saria jasotzeko.
bideoa prestatzen
Idoia Zabalza: "Egia aurrerapauso handia bada ere, egia judiziala lortzea gustatuko litzaiguke, justizia, alegia"

2020-09-23
'Non dago Mikel? dokumentala estreinatu zuten atzo Zinemaldian. Miguel Angel Llamas 'Pitu' eta Amaia Merino dokumentalaren egileekin hitz egin dugu, eta baita Idoia Zabalza eta Lohitzune senideekin ere.
bideoa prestatzen
'Non dago Mikel?' dokumentala estreinatu dute gaur Zinemaldian

2020-09-22
Non dago Mikel? Mikel Zabalzaren heriotzaren inguruko lana da. Bestetik, Jon Maya dantzaria elkarrizketatuko dugu. Maya aurten Zinemaldiko galak zuzentzen ari da. Eta horrez gain, Bizimina filma aurkeztuko du gaur gauean Euskal Zinemaren Galan.