Skip to main content

Azken bideoak: Zinema

bideoa prestatzen
21 euskal produkzio, 67. Zinemaldian

2019-09-19
24 ordu baina gutxiago falta dira Donostiako zinemaldiaren 67. edizioari hasiera emateko. Euskal ekoizpenek aurten pisu handia izango dute jaialdian, guztira 21ek hartuko dute parte programazio ofizialean.
bideoa prestatzen
'Besteak ez bezalakoa'

2019-09-18
100 urte bete dira 'Anders als die Andern', 'Besteak ez bezakakoa' filmea egin zenetik. Richar Oswaldek zuzenduta, homosexualitatea positiboki tratatzen zuen lehenengo filmtzat jotzen da, 1919an sortua, Alemanian. 1920an debetau zuten eta nazismoak 1933an kopiak erretzea agindu zuen.
bideoa prestatzen
19. San Sebastian Gipuzkoa Film Commission saria irailaren 27an banatuko dute

2019-09-16
19. San Sebastian Gipuzkoa film commission saria irailaren 27an banatuko dute Maria Kristina hotelean. Guztira 19 film aurkeztu ziren lehiaketara pasa den maiatzen eta horietatik bost film hautatu dituzte: Oliver Laxe zuzendariaren “O que arde”a, Jonás Truebak zuzendutako “La Virgen de agosto”, Joxe Mari Caballeroren “El increíble finde menguate” , Laura Jounek zuzendutako “La vida sense la Sara Amat” eta “La trinchera infinita” Joxe Mari Goenaga, Jon Garaño eta Aitor Arregiren filma. Ernesto Gasco Ekonomia Bultzatzeko zinegotziak adierazi duenez, edizio honetako epaimahaia hainbat arlotako adituek osatuko dute. Fernado Guillén Cuervo eta Nerea Barros aktoreak, Cristina Iglesias eskultorea, Ouka Lele argazkilaria eta Yolanda Flores kazetaria izango dira, besteak beste, aurtengo epaimahaikideak.
bideoa prestatzen
Roma eta The Favourite, Oscar Sarietarako hautagai nagusiak

2019-02-22
Bereziki bi filmek bildu dute adituen arreta. Alde batetik, eta Urrezko Globoetan bi domina eskuratu zituen Alfonso Cuaron Mexikarraren Roma daukagu, Netflix platafrorman esleitutako pelikula, hamar nominazio jaso dituena. Hamarrekin baita ere, The Favourite aurkitzen da, Yorgos Lanthimos greziar zuzendariarena, Lobster eta The killing of a sacred deer pelikulen ostean, Olinpora heltzeko aukera duena The Favouritekin.
bideoa prestatzen
"Sorpresa ugari" izango ditu aurtengo Zinemaldiak

2019-09-06
Donostiako Zinemaldiaren 67.edizioaren programazioa aurkeztu dute Jose Luis Rebordinos zuzendariak eta Ruth Perez de Anucita komunikazio arduradunak. Filmak aurkeztuko dituzten zuzendari batzuen izenak jakinarazi dituzte gaur goizean Maria Cristina hotelean egindako. Donostiako Zinemaldian duela urte batzuk galdutako ohitura bat berreskuratuko dute aurten, Rebordinosek adierazi duenez. Film sorpresa bat proiektatuko dute jaialdiaren azken egunean. Programazioa datorren asteazkenean kontsultatu ahal izango da zinemaldiaren webgunean eta sarrerak hilaren 15etik aurrera erosi ahal izango dira.
bideoa prestatzen
Donostiako Udalak 60.000 euro bideratuko ditu Allenen filmaren grabaketara

2019-09-05
Donostiako Udalak 60.000 euroko aurrekontua onartu zuen Woody Allenen filma finantzatzeko, asteartean egin zuten Tokiko Gobernu Batzordean. Zinemagileak Donostian grabatu duen filmaren grabazioak izan dituen gastu batzuk bere gain hartu ditu udalak. Honen aurrean, Elkarrekin Donostia alderdi politikoak salatu du Donostiako Udalak 130.000 euro gastatu dituela Allenen filmaketan. Era berean, nabarmendu dute uztaileko bozeramaileen batzordean alkateak esan zuela ez zutela diru publikorik erabiliko filma finantzatzeko. Bestalde, udal gobernuak uztailaren 15ean adierazi zuen filmaren grabaketak ez zuela turismoarekin zerikusirik. Orain, alkateak azpimarratu du filma interesgarria dela hiriarentzat eta Donostiako Zinemaldiarentzat; horregatik, udal gobernuak ekarpen ekonomiko hori egitea erabaki du. EH Bildu eta Elkarrekin Donostia, aldiz, aurka agertu dira.