Skip to main content

Azken bideoak: Zinema

bideoa prestatzen
Crossover jaialdiaren II.edizioa ospatuko da maiatzaren 7tik 11ra Donostian

2019-05-03
Crossover jaialdiaren II.edizioa ospatuko dute maitzaren 7tik 11era Donostian. Bigarren edizio honetan, emakumeak, telebistako euskal fikzioa, telesailen eta politikaren arteko harremanak nabarmendu dituztela adierazi dute, baita Game of thrones fenomenoa ere. Horretaz gain Movistar+, HBO españa eta AXN ekoizpen eta banaketa plataformen zenbait telesail estreinatuko dituzte. Hogeita hamar gonbidatu izango dira, sorkuntzaren, kritikaren eta ekoizpenaren eremuetakoak. Eta telesailek genero gisa duten berezitasunei buruz jardungo dute. Izan ere, arrakasta hartzen ari dela adierazi dute mundu osoan eta kultura ohituren eta aisialdiaren erdigunean kokatu dela ere azpimarratu dute azken urte hauetan. Maiatzaren 8an Olatz Beobide, Ainhoa Larrañaga eta Xabi Zabaleta euskal-fikzioaren iraganaz, orainaz eta etorkizunaz arituko dira. Goenkaletik Go!azenera izenburupean, arratsaldeko 19:00etan izango da Koldo Mitxelena kultur etxean.
bideoa prestatzen
Meta! Programaren laugarren edizioa jarri du martxan Gipuzkoako Foru Aldundiak

2019-04-25
Meta! Programaren laugarren edizioa aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Kultur proiektuetan crowfundingaren bidez parte hartzeko eta finantzatzeko programa da Meta!. Aurtengo helburua beste 15 proiektu garatzea da. Zentzu horretean Aldundiak 70.000 euroko ekarpena jarri du herritarrek proiektuetarako egin ditzaketen bakarkako ekarpenak osatzeko. Kultura Sailak 4.700 euroko ekarpena egingo du gehienez ere herritarrek aurkeztutako proiektu bakoitzeko.. Edizio berri honen lehenengo fasea apirilaren 25ean hasiko da; herritarrek izena eman dezakete meta@gipuzkoa.eus helbidean ekainaren 7ra arte. Maiatzaren 15ean crowfunding tailer bat egingo dute proiektuak aurkeztu dituztenekin, eta uztailaren 11n beste crowfunding tailer bat eskainiko diete aukeratutako proiektuen bultzatzaileei. Irailaren 19an diru bilketa kanpaina hasiko da.
bideoa prestatzen
"Soinujolearen semeak" irekiko du 17.Giza Eskubideen Zinemaldia

2019-04-04
Soinujolearen semea izango da Giza Eskubideen 17. Zinemaldiari hasiera emango dion filma. Fernardo Bernuesek zuzendutako filma apirilaren 5ean ikusiko da Victoria Eugenia Antzokian arratsaldeko 19:30tan. Bernardo Atxagaren eleberrian oinarrituta, filmak bi lagunen arteko harremana hartzen du hausnarketa-gai, atzean euskal gatazkaren itzala duela.
bideoa prestatzen
Valentina pailazoaren bidaiari buruzko dokumentala aurkeztuko dute bihar

2019-04-03
Juan Luis Napalek eta Virginia Senosiain aktoreak “Valentina: Ausartatxo Clown” film dokumentala estreinatuko dute. Aktore nafarrak Valentinaren rola hartu eta hiriz hiri ibiliko da beste emakume pailazoekin eta euren alter-egoekin gogoeta eginez.
bideoa prestatzen
Margolaria, bidaia hirukoitza artistaren izebergaren urpeko zatira

2019-03-25
Martxoaren 22an estrenatu da Margolaria, Oier Aranzabal zuzendariaren lehen film dokumentala. Mikel Urdangarinen sorkuntza prozesua aitzaki hartuta, artistaren horixe izateko erabakiak bere bizitzan dituen eraginei buruz dihardu filmak.
bideoa prestatzen
Thinking Football jaialdia: futbolaren erdiraketa eta gai sozialen gola

2019-03-20
Astelehenean, martxoaren 18an izan zen hasierako txistua, eta baloia martxan jarri zen "Nossa Chape" dokumentalarekin. 2016ko azaroan Chapecoense talde brasildarrak izandako hegazkin istripuaren atzean dauden giza-historioak kontatzen ditu dokumentalak. Liga, Champions eta Europa Ligarik ez dagoen aste honetan, futbol eta entretenimendu grina asetzeko txanpa ezinhobea da Thinking Football jaialdia, ostiralera arte, eta filmen proiekzioak ez ezik, mahainguruak eskeiniko ditu, zuzendari, jokalari eta adituen iritziak, gerturatzen direnekin tartekatzeko.