Skip to main content

Azken bideoak: Gurean Gaur

bideoa prestatzen
Donostiak emaitza onak eskuratu ditu Iraunkortasunari eta Klimari buruzko Urteko Txostenean

2020-10-30
Donostiak emaitza onak eskuratu ditu energian, ingurumen kalitatean, hondakinen birziklatzean eta mugikortasun iraunkorrean. Cristina Enea Fundazioaren Iraunkortasunaren eta Klimaren Behatokiak Donostiako Iraunkortasunari eta Klimari buruzko Urteko Txostena argitaratu du, 2019ko datuekin.
bideoa prestatzen
Ana Mezo (Oneka): “Egiteko modu berriei heltzeko unea da”

2020-10-30
Pentsio duinen aldeko mugimenduak asteleheneroko elkarretaratzeak antolatzen hasi eta hilabete gutxira, soilik emakumeek osatutako talde baten beharra nabaritu zuten andrazko batzuek, eta hortik sortu zen Oneka 2018ko udazkenean. Proiektu honetara sartu zirenek uste zuten emakume pentsiodunek bazituztela arazo gehigarri batzuk astelehenetako manifestazioetan eta elkarretaratzeetan azalera ekartzen ez zirenak, Ana Mezo plataformako kideak «bakardadea» eta «zailtasun ekonomiko are handiagoa» aipatu ditu kasurako.
bideoa prestatzen
Datuen izurria: zer ari da gertatzen gure pribatutasunarekin pandemia garaian?

2020-10-29
Euskarabilduaren bederatzigarren edizioan bi gai uztartu dituzte: pandemia garaian agerian geratutako datuen zaintza eta horren aurrean teknologia burujabetzak egin ditzakeen ekarpenak. Besteak beste, honako galderei erantzun nahi izan die jardunaldiak: Sortzen ditugun datuak zertarako erabiltzen dituzte erraldoi teknologikoek? Zuzenbide Estatuaren ikuspegitik zein erabilera eman dakioke herritarren datuei? Pribatutasunak zer leku hartzen du?
bideoa prestatzen
Ana Urkiza: "Etorkizunari begira, elkarlanean aritu behar dugu lurralde oreka eskainiko duten egitasmoak elkarrekin egiteko"

2020-10-29
Gurean Gaur albistegiaren baitako elkarrizketaren tartean, Eusko Ikaskuntzako presidente berriarekin hitz egiteko aukera izan dugu, Ana Urkizarekin hain zuzen ere. Honatx planteatutako gogoetak.
bideoa prestatzen
Bihartik aurrera Ipar Euskal Herria konfinatu egingo dute

2020-10-29
Bihartik aurrera Frantziako Estatu osoa konfinatuko dute, eta beraz, Ipar Euskal Herri osoa ere itxita izango da. Neurri hori abenduaren 1a arte izango da indarrean, baina luzatzeko aukera izango du presidenteak. Hala ere, oraingo itxialdia udaberrikoa baino malguagoa izango da. Izan ere, Macronek bart iragarri zuen eskolak irekita izango direla, lanera joateko baimena izango dutela langileek, eta zahar etxeetako bisitak baimenduak izango direla. Ostatu eta jatetxeak, ordea, osorik itxi beharko dituzte.
bideoa prestatzen
Donald Trump egungo presidenteak inkestak aurka ditu hauteskundeetarako bost egunen faltan

2020-10-29
5 egun besterik ez dira falta Amerikako Estatu Batuetako hauteskundeetarako, eta inkestak aurka ditu Donald Trump egungo presidenteak. Covid-19a ari da izaten kanpainako azken txanpako gai nagusia, eta herritarren gehiengoaren iritziz Trumpen gobernuak ez du pandemia behar bezala kudeatu.