Skip to main content

Azken bideoak: Gurean Gaur

bideoaren irudia
Gipuzkoa Berdinago lantaldeak egin du lehen bilera

2017-04-27

Kutxa, Osakidetza, Kaiku, Mondragon, Adegi, CAF, Laboral Kutxa, Real Sociedad, DYA, Donostiako Udala, Bera-Bera eskubaloi taldea, Eibar KE eta EHU Euskal Herriko Unibertsitatea batu egin dira, euskararen erabileran gipuzkoarrentzat erreferente izateko asmoz.

bideoaren irudia
ETA armagabetu egin da

2017-04-12

Egun historikoa Baionan, ETAren armagabetzea bururaino eramanda.Milaka pertsonen babesarekin, ekitaldia egin dute Baionan.Aurretik, Bakearen Artisauek, Nazioarteko Bitartekarien laguntzarekin, armategien koordenadak Frantziako gobernuaren esku utzi zituzten.Hala ere, Bakearen Artisauek nabarmendu bezala "hau ez da amaiera".Hamaika Telebistak zuzenean eskaini zuen egunak emandako guztia.

bideoaren irudia
Gurean Gaur Korrika: Jende uholdea Bizkaian

2017-04-06

Gaua Gipuzkoan egin ondoren, kostako bidea hartuta milaka Bizkaian sartu da Korrika. Euskararen aldeko lasterketa erraldoiak irudi ederrak utzi dizkigu Ondarroa edo Gernikan, besteak beste. Zuzenean jarraitu dugu eta platoan Zuriñe Yarriturekin batera, Mikel Martinez eta Irati Agirreazkuenaga izan ditugu... eta baita zuzenean antzeztera animatu ere!

bideoaren irudia
Julen Kaltzadarekin solasean, zoro zoragarrietako bat

2017-04-05

Korrika Donostiara heldu da, Tolosaldeko, Hernanialdeko edo Oarsoaldeko hainbat herri zeharkatu ondoren. Santiagoko zubian, euskalgintza eta instituzioetako ordezkariek mugarik gabeko hizkuntza eta herria irudikatu zuten. Gauez, aldiz, Juan Gorritik edo Gorka Urbizuk eraman zuten testigua. Zuzeneko saio berezian, Zuriñe Yarrituren eskutik, Patxi Gaztelumendi kazetaria eta Julen Kaltzada, Korrika sortu zuen zoro zoragarrietako bat izan genituen.

bideoaren irudia
Zineak eman ditzakeen hegoez, Helena Bengoetxearekin

2017-03-24
Zinegoak jaialdiak Nafarroan ere izanen du zer eskaini. Antolatzaileekin izan gara.