Skip to main content

Azken bideoak: Gurean Gaur

bideoaren irudia
Josu Erkoreka: "PP eta PSOE ez dira ausartuko kontzertu ekonomikoa ezabatzera"

2015-10-22

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozaramailea izan dugu. Besteak beste, bakea eta bizikidetza, kontzertu ekonomikoa eta kupoa eta erabakitzeko eskubidea izan ditugu hizpide. Espainiako hauteskunde orokorrei begira ere jarri gara.

bideoaren irudia
Itxaso Atutxa: "Euskal Bidearen proposamena EAJrena zen, orain EH Bildu etorri da bide horretara”

2015-10-15

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, Itxaso Atutxa EAJren BBBko presidentea izan dugu. Quirogaren dimisioa, Alfonso Alonsoren izendapena, kupoa eta erabakitzeko eskubidea izan ditugu hizpide, besteak beste.

bideoaren irudia
'Galdutako objektuak', Mikel Zabalza gogora ekarriz

2015-06-18

"Galdutako objektuak" film dokumentalak Mikel Zabalzaren kasua aztertzearekin batera, demokraziaren garaian Espainiako polizia-etxeetan izandako torturak ekarriko ditu gogora. Gaia sakontzeko Miguel Angel Llamas "Pitu" eta Iñigo Ganzarain egileekin elkartu gara.

bideoaren irudia
Joxerra Senar: "CANekin gertatutakoan Espainiako Bankuak duen ardura handia da"

2015-04-20

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, Joxerra Senar Berria egunkariko kazetaria izan dugu. CAN: eta hemen ez da ezer gertatu liburua argitaratu du duela gutxi. Bertan emandako zehaztasunak aztertu nahi izan ditugu kazetariarekin, eta hala aurrezki kutxei begira jarri gara. Besteak beste, nabarmendu du ez dela baikorra Espainiako Auzitegi Nazionalak gai honetan esku hartzearekin.

bideoaren irudia
Gorka Gerrikagoitia: "Euskadik beste erreferente bat behar zuen txirrindularitzan"

2014-01-29

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Gorka Gerrikagoitia Euskadi txirrundulari taldeko zuzendariarekin izan gara. Euskaltel Euskadiren desagertzea gogora ekarri dugu, eta Euskadi Fundazioak abiatu duen abentura berriaz hitz egin dugu berarekin. Era berean, Euskal Herriko txirrindularitzaren egungo egoeraz ere galdetu diogu.

bideoaren irudia
Idoia Muruaga (Egiari Zor): "Biktimen interesen gainetik interes politikoak daude"

2013-11-20

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Idoia Muruaga Egiari Zor fundazioko kidea izan dugu. Espainiako Estatuaren indarkeriaz, eta orohar, bake prozesuaz hitz egin dugu berarekin.