Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
Estatu espainiarreko espetxe politika salatu du EH Bilduk

2019-04-23
EH Bilduk preso politikorik gabeko etorkizun bat aldarrikatu du. Gaur goizean, Juan Mari Olano eta Txusa Etxeandia kongresurako hautagaiek, Martuteneko kartzelara eraman dute hauteskunde kanpaina gobernu espainiarraren espetxe politika salatzeko. Espetxe politika hori “irregulartasun politiko, sozial eta juridiko”-tzat jo dute, eta horren eragina bereziki Euskal Herrian, Katalunian eta Galizian dauden preso politikoen familiek pairatu dutela salatu dute. ETAren ekintza armatuak amaitu zirela zortzi urte pasa ondoren, espainiar gobernuak eta alderdi politikoek mendekuan oinarritzen den politika bat mantentzen dutela adierazi du Olanok. EH Bilduk egoera honen aurrean indarrak batu behar direla planteatzen du. Horregatik, ezkerreko independentisten alianza sortuta, Madrileko korteetan presoak etxera ekartzeko lanean eraginkortasunez jardutea dute helburu.
bideoa prestatzen
Gara hedabidearen elkartasun jaialdirako sarrerak 20 minututan agortu dira

2019-04-23
Kontzertuak Donostiako Belodromoan izango dira Ekainaren 9an. Hainbat taldek hartuko dute parte: Los Zopilotes Txirriaos, Berri Txarak, Huntza, Gatibu, La Furia, eta Valtonyc-ek besteak beste. Aurrerago emango dute talde gehiagoren berri. Jaialdiaren leloa hurrengoa da: babesa prentsa eta adierazpen askatasunaren alde. Iñaki Soto zuzendariak herritarren atxikimendua eskatu du egoera honi aurre egiteko.
bideoa prestatzen
Eusko Alderdi Jeltzaleak emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko "konpromisoa" berretsi du

2019-04-23
Bilboko Arriaga Plazan egindako ekitaldian, Idoia Sagastizabal, Kongresurako Bizkaiko hautagaiak esan du neurri zehatzak aurkeztuko dituztela berdintasuna benetakoa izan dadin. Sagastizabalek adierazi du berdintasuna politika transbertsala izan beharko litzatekeela eta neurri zehatzak proposatzen dituztela. Estatuaren eskumenetan, eremu penalean, lan eremuan, pentsioetan eta baita botere politikoetan ere. Alderdiak lehentasunezkotzat jotzen du administrazio publikoan berdintasuna integratzea eta emakumeen ahalduntzea eremu guztietan, pertsonal, kolektibo, sozial zein politikoan.
bideoa prestatzen
ELAk salatu du lan istripuetan hildako beharginen kopurua %20 igo dela azken urtean

2019-04-23
ELAk esakndaluzkoa dela azpimarratu du eta honen atzean prekarietatea eta lan postuetako prebentzio falta dagoela salatu. Datu ofizialekin alderatuta, errealitatean hildakoak gehiago direla salatu du sindikatuak. Izan ere, azpierregistro desberdinak daude. Osalanek eta Nafarroako Lan Osasunaren Institutuak ez dituzte gaixotasun profesionalen ondorioz zendutakoak aipatzen, ezta transportistak edo autonomoak ere. 47 dira ofizialak, ELAren arabera 67. Adierazi dute lan harremanak prekarioak direla eta eskakizunak gero eta handiagoak. Prekarietatearen ondorioz eta lanpostuak galtzeko beldurraren ondorioz lan iatripu asko deklaratu ere ez direla egiten salatu nahi izan dute. Honi aurre egiteko baliabide ekonomiko eta pertsonalak behar direla aipatu dute, eta Gobernuei babesa eta neurri zehatzak hartzeko eskatu.
bideoa prestatzen
Gazte Topagunea, belaunaldi ezberdinetako gazteak elkartu dira Lemoan

2019-04-18
Milaka lagun batu dira Lemoan aurtengo Gazte Topagunean parte hartzeko. Gazte mugimenduaren berrogeigarren urteurrenean, aurrera begirako erronkak plazaratu nahi dituzte, nostalgiarik gabe eta epika berriak landuz.
bideoa prestatzen
2508-GASTEIZ

2019-04-14
2508-GASTEIZ