Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
Eskoziako Lehen Ministroak agindu du bi urte barru egingo dela bigarren kontsulta independentista

2019-04-25
Nicola Sturgeonek bi urteko epea jarri du erreferendumerako. Epe hori da hain zuzen Holyroodeko Parlamentuan legealdia bukatzeko falta zaiona. Agerraldian adierazi duenez Brexitak agerian utzi du Erresuma Batuko parlamentuaren krisi demokratiko sakona. Haren ustez ez du Eskoziaren interesen alde egiten eta ondorioz, esan du, independentzia auzia inoiz baino indartsuago dagoela. Gaineratu du presa ez dela lagun auzian, informazio faltaz beteriko bozkak egongo liratezkeelako. Horregatik azaldu du, nahiago duela Brexitak zer bide egiten duen ikustea eta hautestontzietara deia pausatua izatea. Horretarako Eskoziako gobernuak erreferenduma eskatu ahal izateko legislazio berria jarriko du martxan urtea bukatu aurretik. Erresuma Batuak horretarako boterea emateari itxaron gabe.
bideoa prestatzen
Meta! Programaren laugarren edizioa jarri du martxan Gipuzkoako Foru Aldundiak

2019-04-25
Meta! Programaren laugarren edizioa aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Kultur proiektuetan crowfundingaren bidez parte hartzeko eta finantzatzeko programa da Meta!. Aurtengo helburua beste 15 proiektu garatzea da. Zentzu horretean Aldundiak 70.000 euroko ekarpena jarri du herritarrek proiektuetarako egin ditzaketen bakarkako ekarpenak osatzeko. Kultura Sailak 4.700 euroko ekarpena egingo du gehienez ere herritarrek aurkeztutako proiektu bakoitzeko.. Edizio berri honen lehenengo fasea apirilaren 25ean hasiko da; herritarrek izena eman dezakete meta@gipuzkoa.eus helbidean ekainaren 7ra arte. Maiatzaren 15ean crowfunding tailer bat egingo dute proiektuak aurkeztu dituztenekin, eta uztailaren 11n beste crowfunding tailer bat eskainiko diete aukeratutako proiektuen bultzatzaileei. Irailaren 19an diru bilketa kanpaina hasiko da.
bideoa prestatzen
"Burdin bideak" erakusketa maiatzaren 27ra arte egongo da ikusgai Zazpikaleetako geltokian

2019-04-25
“Burdin Bideak” argazki erakusketa aurkeztu da gaur Zazpi kaleetako tren eta metro geltokian. 1986.urtean hasi zen lehiaketa, eta 29. edizioa da aurtengoa, Euskotren eta Metroaren espazio komun bat hartzen duen lehen aldia izanik. Erakusketan, 18 herrialdetako 134 argazkilarik irudikatu dituzte haien trenaren inguruko begiradak. 41 argazki originalak dira eta 108 formatu digitalean daude. Irabazlea, Cristina Bezanilla Echeverria, Euskalduna da, nahiz eta Kantabria eta Madril artean lan egiten duen. “Cuaderno de Vinh a Hue”-rekin jaso du lehen saria, Vietnameko Hanoi eta HO Chi Minh hirien arteko trenean hartutako argazkiarekin. Bere hitzetan, “trenak, ametsen, ilusioen eta itxaropenen lekukoak, askatasun espazioak, denboran zeharreko bidaia batean gidatu ninduen”.
bideoa prestatzen
Madrilen "pentsiodunen ahotsa" izango dela adierazi du EH Bilduk

2019-04-25
Gaur egin duten prentsaurrekoan Oskar Matutek adierazi du kolektibo honen eskakizunak bidezkoak eta beharrezkoak direla bizi baldintza duinak bermatzeko. Eh Bilduko Bizkaiko Kongresurako hautagaiak esan du pentsioak eskubide bat direla eta inoiz ez pribilegio bat. Pentsiodunei duintasuna bueltatzeko garaia dela adierazi du, pentsio minimoak segurtatuz, sostengarritasun faktorea indargabetuz eta Gizarte Segurantza gestionatuz. Banku desberdinen aurrean eman du alderdiak prentsaurrekoa, hauek pentsioetan duten erantzukizuna azpimarratzeko. Izan ere, bankuak erreskatatzeko erabili ziren 4 euroetatik 1 erabili zen pentsioetarako.
bideoa prestatzen
Joseba Agirretxea: “EAJren esku baldin badago eskuineko hirukotea ez da gobernatzen arituko”

2019-04-24
Joseba Agirretxea EAJren Kongresurako hautagaiarekin hitz egin dugu gaurko albistegian. EAJk kongresuan akordioetara iristeko duen malgutasunaz, VOX alderdiari buruz, Kataluniako autodeterminazio prozesuaz, transferitzeke dauden eskumenez eta autonomia estatutu berriari buruz hitz egin dugu besteak beste.
bideoa prestatzen
Aiora Ganuza: "Emakumeen nukleoa jostea izan da"

2019-04-24
Aiora Ganuzak estreinatuko du Lotsagabe saio berria. Iruñeako alde zaharrean duen dendatxoan hasi dugu eguna, bere egunerokotasunean barneratuz. Jostuna, bi alaben ama eta denbora milimetrora neurtzen duen emakumea.