Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
Zaharren egoitzetako langileek protesta egin dute 50.greba egunean

2019-04-29
50.greba eguna dute gaur zaharren egoitzetako langileek eta elkarretaratzea egin dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean. ELAko ordezkari den Txomin Lasak nabarmendu du Matia fundazioarekin sinatutako akordioari “tinko” eutsiko diotela. Izan ere, adierazi du akordio horrek kalitatezko zerbitzu bat ematea ahalbidetzen duela, langileen baldintzak hobetzeaz gain. LAB sindikatuak grebara deitu du aste honetan eta positibotzat jo du Lasak beste sindikatuek ere grebara deitzea. Txomin Lasa ELAko ordezkariak gehitu du maiatzaren 10era arte beste hamar greba egun dituztela aurretik, eta orain arte bezala jarraituko dutela Gipuzkoako Foru Aldundiak akordioa betetzen ez duen bitartean

Azken unean kendu zion PSOEK eserlekua EH Bilduri, 400 botoko aldearekin

2019-04-29
Indar metaketak ekar zezakeen emaitzak lortu ez bazituen ere Navarra Suma eskuin espainolistako blokearen koalizioa gailendu zen bart gauean hauteskundeetan. PSOEk Podemosen gainbehera probestu zuen eta bloke atzerakoiaren antzera 2 eserleku eskuratu zituen Diputatuen Kongresua. Podemosek lortu zuen bostgarrena. EH Bilduk emaitzak esponentzialki hobetu zituen 2016 eta 2015eko hauteskunde orokorrei zegokienez, baina ez zuen nahikoa izan abertzaleen koalizioak PSOEri azken unerarte jokoan zegoen eserlekua kentzeko
bideoa prestatzen
Katalina Foixekoa etorbidearen plaka jarri du Iruñeko Udalak

2019-04-29
Iragan abenduan Iruñeko udalak jakinarazi zuen gaur arte Armada etorbidea izandakoaren izen aldatzea.Udaletxeko hiri mugikortasunerako langileek jarri dute Foixeko Katalinaren, 1517rarte Nafarroako Erresumako erregina izandakoaren izena daraman plaka.
bideoa prestatzen
Jeltzaleak izan dira lehen indarra EAEko hiru lurraldeetan

2019-04-29
Jeltzaleak alderdi bozkatuena izateaz gain, diputatu bat gehiago izango dute Madrilen, sei eserleku eskuratu dituelarik. PSEk, Elkarrekin Podemosek eta EH Bilduk launa batu dituzte. Espainiako Eskuinak, beraz, ez du babesik lortu. PPk ez du hautetsi bakar bat ere lortu, eta galdu egin ditu lehen zituen laurak. Ciudadanosek eta Voxek ere ez dute ordezkaritzarik lortu. EH Bilduk dantzan izan ditu bi eserleku azken unera arte; bat Araban eta bestea Nafarroan. Araban beretzat gelditu da azkenean, PPren kaltetan. Javier Maroto kongresutik kanpo gelditu da. Orotara, bi gehiago izango ditu Espainiako Kongresuan.
bideoa prestatzen
Pentsiodunak baikor baina mesfidati Espainiako Estatuko bozen emaitzarekin

2019-04-29
Moncloari begira jarri da Bizkaiko Pentsiodunen Mugimendua Espainiako hauteskunde orokorren biharamunean. Baikor baina mesfidati agertu dira Bilboko elkarretaratzean. Ustez, pentsioak babestu nahi duen gehiengo bat dago Kongresuan baina promesak eta programak hitz hutsetan gera ez daitezen kalean borrokan jarraitzeko beharra azpimarratu dute. Maiatzaren 11an manifestazioa egingo dute Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta astelehenero mobilizatzen jarraituko dutela aurreratu dute.