Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
Donostia Defendatuz koordinakundeak manifestazioa deitu du maiatzaren 4an Hiria salgai lelopean

2019-05-02
Donostia Defendatuz koordinakundeak manifestazioa deitu du maiatzaren 4rako eta hiriko eragile ugarik atxikimendua eman diote. Protesta Easo plazan hasiko da arratsaldeko 17:30ean, Hiria salgai lelopean. “Tamalgarritzat” jo dute udalaren kudeaketa eredua. Horrek hiriaren etorkizunean izango duen eragina kontutan hartuta, kudeaketa eredu horrek dituen eraginak eta herritarren artean sortzen duen desadostasun zabala salatzea da manifestazioaren helburua. Bestalde, “parte-hartzea, gardentasuna, giza eskubideak eta legezkotasuna ardatz dituen hiri eredua aldarrikatuko dute, donostiarrengandik eta donostiarrentzako.
bideoa prestatzen
Txus Martin preso gaixoaren egoera salatzeko elkarretaratzea egin dute Bilbon

2019-05-02
Bihotzeko ebakuntza egin diote Basurtuko ospitalean eta Txusen aldeko plataformak salatu duenez, epaileak emandako baimenaren baldintzak hautsi ditu Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak ezarritako zaintza operatiboak. Ertzainaz inguratuta dagoela azaldu du plataformak, normaltasunez artatua izateko eskubidea ukatzen zaiolarik eta bere osasuna arriskuan jarriz.
bideoa prestatzen
Iruñeko Udalak 9,7 milioi euroko aldaketa proposatu du aurrekontuetan

2019-05-02
Udalbatzak maiatzaren 9an onartuko du EHBildu eta Geroa Bai gobernu-kideen eta oposizioko PSN eta IE alderdien babesarekin. Udalaren superabitari esker egin ahal izango dira aldakeata horiek. Auzo Planaren zaharberritzean, mugikortasunean eta arlo sozialean egingo dira inbertsioak.
bideoa prestatzen
Koxk! elkartasun pintxopotea antolatu du Zaporeak elkarteak

2019-05-02
Maiatzaren 12an ospatuko da 40 tabernaren babesarekin eta bildutako dirua Greziako kanpalekuetako errefuxatuei eskainiko zaie.
bideoa prestatzen
Prekarietatearen aurkako aldarria nagusi Maiatzaren 1eko mobilizazioetan

2019-05-01
Milaka lagunek egin zuten bat Maiatzaren 1ean Euskal Herrian egindako mobilizazioekin. Iruñean egin zuen manifestazio nagusia LAB sindikatuak, eta Bilbon berriz ELAk. Baionan mobilizazio bateratua egin zuten CGT eta LAB sindikatuek. CCOO eta UGTk berriz Hego Euskal herriko lau hiriburuetan egin zituzten mobilizazioak.
bideoa prestatzen
Donostia Bizirik eta Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak elkarretaratzea deitu dute maiatzaren 17rako

2019-05-02
Donostia Bizirik plataformak eta Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak prentsaurrekoa eskaini dute Koldo Mitxelena kultur etxean. Bertan azaldu dute Donostia dela Gipuzkoan pertsonako zabor kopururik handiena sortzen duen hiria eta organiko gutxien birziklatzen duena. Maiatzaren 17an, Birziklatzearen Nazioarteko Egunean, elkarretaratzea deitu dute udalak gaikako bilketa sustatzeko neurriak har ditzala eskatzeko. Bide horretan, hainbat eskaera egin dizkiote udalari, eta esku-orriak banatuko dituzte auzoetan. Bi ekitaldi egingo dituzte herritarrak kontzientziatzeko eta Donostiako birziklatze-tasen berri eman eta horiek hobetzeko: maiatzaren 4an, eguerdiko 12:00etan, Groseko Katalunia plazan eta maiatzaren 11n Amara Zaharreko Easo plazan.