Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
Urtebete igaro da ETAk behin betiko bere ibilbideari amaiera eman zionetik

2019-05-03
Euskal Herriaren historian mugarri izandako efemeridea eta aro berri bati ateak parez pare ireki zizkiona. 2009an, Ezker abertzaleak abiatutako bideari jarraiki, Aieteko adierazpena giltzarri, ETAk bere ekintzak bertan behera utzi zituen aurrena, ondoren armagabetu, eragindako kaltea aitortu eta azkenik desegin egin zen. Arnagako ekitalditik urtebete igaro denean, belaunaldi ezberdinak markatu zituen albistearen ondotik, gatazka lazgarri batek utzitako arrasto eta ondorioak behar bezala ixtea da euskal jendarteak, instituzio, eragile eta mugimendu sozialek duten erronka nagusietako bat.
bideoa prestatzen
Agur jendetsua Laudion Isidro Murgari

2019-05-03
Jende andana bildu da Laudion Isidro Murgari omenaldia egiteko. Iragan larunbatean zendu zen Murga: EGIN egunkariko sustatzaile eta herri mugimendu ugaritako kidea izan zena. Lamuza parkean egin dute ekitaldia, eta ehunka herritar bertaratu dira zitara, gizarte eta politika munduko ordezkari ugarirekin batera.
bideoa prestatzen
Txente Rekondo: "Estatu kolpearen bultzatzaileak galtzaile irtengo dira"

2019-05-03
Txente Rekondoren analisia Venezuelako oposizioa ematen saiatu den estatu kolpeak ireki duen egoerari buruz.
bideoa prestatzen
Larragari buruzko atala maiatzaren 6an 21:00etan

2019-05-03
Larragari buruzko kapitulua maiatzaren 6an gaueko 9:00etan
bideoa prestatzen
Hiri Baratzea: Tipulak, Errigora eta Lurraren garrantzia

2019-05-03
Bidaurretako nekazariekin tipula erein eta jaso dugu, Ibai Sueskunek Errigora proiektua azaldu digu eta Iñigo Segurolak baratzerako lurraren garrantziaz hitz egin digu.
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean TB #67: Dupla + Akelarre Kultur Elkartea

2019-05-02
Aste honetako lehen erreportajea grabatzeko arabako Agurain herrian izan gara Dupla egitasmoa ezagutzeko. Bigarren erreportajean, berriz, Txantrea auzoan dagoen Akelarre Kultur Elkartea ezagutuko dugu Mikel, Raul, Birgi eta Juantxo eskutik