Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
Venezuelako iraultza bolivariarrarekiko elkartasun manifestazioa egingo dute larunbatean

2019-04-30
Venezuelako herriak jasaten duen erabateko jazarpena salatu dute Euskal Herriko hainbat eragile sozialek, egeraren arrazoiak azaleratuz. Azaldu dute bost urteko gerra ekonomikoaren ondoren Estatu Batuek beren hitzetan txotxongilo golpista bat Juan Guaidó ezarri dutela presidente. Azken hilabeteetan herritarrek bizi duten zapalkuntza azaldu dute (zigor eta blokeo ekonomikoez gain, herria bi aldiz argi, ur, garraiobide zein telefonorik gabe utzi dutela salatuz. Nazio Batuen Erakundeak gizateriaren aurkako krimen gisa ezaugarritu du azken egoera hau. Adierazi dute jazarpen honek iraultza bolibartarra garaitu nahi duela. Azaldu dutenez, herrien arteko integrazio mekanismoak bultzatu dituena, baliabide naturalak berreskuratu eta herritarrei ahotsa eman besteak beste. Mugimendu hau babesteko deia egin dute.
bideoa prestatzen
Ramon Gonzalok NUPeko errektoretzarako hautagaitza aurkeztu du

2019-04-30
Ramon Gonzalo Garciak Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoretzarako hautagaitza aurkeztu du gaurkoan. Gonzalo egungo errektoretza taldeko kide da, eta egindako akatsak zuzendu eta unibertsitateari bultzada integrala emateko konpromezua hartu du.
bideoa prestatzen
Arrigorriaga umorez beteko du clown eta pailazoen 24. jaialdiak

2019-04-30
Arrigorriagako clown eta pailazo jaialdiaren 24. edizioa aurkeztu dute Bilbon. Asteburu osoan zehar, maiatzaren 3tik 5era, Euskal Herriko zein atzerriko 12 konpainiek Arriagako kaleak beteko dituzte, publiko oso zabal bati eskainitako ikuskizunen bitartez. Horixe da, hain zuzen, Amagoia Garaizabal jaialdiko zuzendariak azaldu duenez, jardunaldi honen helburua: ahalik eta jende gehien biltzea, edozein adineko ikusleri bideratutako emanaldiak antolatuz.
bideoa prestatzen
"Hezurren Memoria" saioa estreinatu du Hamaika Telebistak

2019-04-29
Nafarroako memoria historikoan sakonduko den saioa da "Hezurren Memoria", guda zibiletik Franco hil arteko garaia uztartuko duena.
bideoa prestatzen
Nafarroan ere badago Auschwitz-Birkenau gisako sarraski esparrua: San Cristobal gotorlekua.

2019-04-29
Auschwitz-Birkenaura joan gabe Nafarroak ere sarraski esparruak ezagutu ditu. 1934tik Ezkaba mendian dagoen San Cristobal gotorlekua preso politikoak gorde zituen 1945. urtera arte. Bertan, goseak, hezetasunak, hotzak, eritasunek eta tratu txarrek ehunka ezkerreko preso hil zuten. Gaur egun, oraindik ere, Espainiako Armadaren esku dagoen eraikinak altxor ezkutuak gordetzen ditu.
bideoa prestatzen
Pedro Sanchezen garaipenak eskumako hirukoaren gainbehera ekarri du; Euskal Herrian, EAJ eta EH Bilduren emaitza onak

2019-04-29
123 jarleku lortuta, Pedro Sanchez-ek eta PSOE-k irabazi dituzte Espainiar Estatuko hauteskundeak. Orain, akordioak egiterako orduan, zer nolako erabakiak hartuko dituzten jakiteke dago. Hego Euskal Herrian, EAJ nagusi eta EH Bilduk bere ordezkaritza biderkatu du. Beñat Zarrabeitia lankidearen gidaritzapean, Neskutz Rodriguez, Ion Ansa, Ion Andoni Del Amo eta Egoitz Askasibarren analisiak bildu ditugu.