Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
Kalea guztiona da ekimen herritarrak mozioa aurkeztuko du otsailaren 12an

2019-02-06
Jada 3 urte dira Kalea Guztiona da mugimendua sortu zela Zumaian. Ekimen herritar batetik sortu zen, adierazpen askatasunaren alde. Zumaian alkateak edo udal gobernuak kaleari orain dela 3 urte ezarri zizkion debekuen aurkako ekimen bat da, sormena, umorea eta kritikaren bitartez saiatzen direna debeku triste horiei kolore pixkat jartzen. Otsailaren 12an mozio bat aurkeztuko dute udalean, eskatuaz debekua bertan behera geratzea eta benetako parte hartze prozesua aurrera ematea.
bideoa prestatzen
Mozal legea probestuz isuna jarri diote, Ertzainei euskaraz hitz egin ondoren

2019-02-06
Euskal herrian Euskaraz jarduteagatik Donostian Ernaiko kide batek jasotako isuna salatu dute gaur Ernaik eta Euskal herrian Euskarazek. Mozal legea aprobetxatuta jarri diote isuna Eneka Alvarezi. 2018ko Maiatzean Donostian egindako “Bizitza da Handiena mobilizazioen baitan, dokumentazioa eskatzen ari zitzaion ertzainari euskaraz egiteko eskatu zion. Behin eta berriz gaztelera hutsean identifikazioa eskatu ondoren, azkenean beste agente batek euskaraz eskatu zionean arazorik gabe eman zion dokumentazioa Alvarezek. Argiari salaketa jarri diote, une hori erakusten duen bideoa sareetara igo eta euskararekin lotzeagatik.
bideoa prestatzen
Txillardegi omenduko dute Korrikak, UPV/EHUk eta Jakinek ekitaldi, film eta liburu bildumarekin

2019-02-06
Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi” omenduko dute Korrikak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Jakinek ekitaldi, film eta liburu bildumarekin. Otsailaren 9an, ekitaldia antolatu dute Donostian eta bertan Kote Camachok zuzendatutako “Txillardegiren klika” ikus-entzunezko obra proiektatuko dute. Horrekin batera, Miren Rubiok haren biografia osatu du.
bideoa prestatzen
Elkarretaratzea egin dute astelehenean Zizurkilen izandako lan-istripuagatik

2019-02-06
Astelehenean Zizurkilgo Construcciones Metalicas ULA enpresan izandako lan istripuari erantzuna emateko, langileek elkarretaratzea egin dute Amasa Villabonako errepide ertzean, Oria ibaiaren paper fabrikaren alboan. Eusko Jaurlaritzako segurtasun sailak azaldu duenez, lan-istripua pairatu zuen langilea, 43 urteko lazkaotarra, momentuan hil zen, ustez, bi tonako pisua zuen piezaren bat gainean erori ostean.
bideoa prestatzen
Sindikatuen gehiengoak babestu du martxoaren 8ko greba

2019-02-06
ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE, Hiru, CGT eta CNTk deia egin die emakumeei 24 orduko greba feministan parte hartzeko. Honela, Mugimendu feministak egindako hitzordura batu dira sindikatuak. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk planto egiteko eskatu die etxeko langile diren edo lantokietan dauden emakumeei eta kalera irtetzeko eskatu. Adierazi du kontzientziazio egun bat dela, borroka ideologikoaren eguna eta gizarteaz hausnartzekoa. Gainera, gizonezkoen papera azpimarratu dute prentsaurrekoan, emakumea kalean egon dadin beharrezkoa da beraiek ere inplikatzea.
bideoa prestatzen
Foru Berria bozkatuko du bihar Nafarroako Parlamentuak

2019-02-06
Gaurko Nafarroako Gobernuaren bilkuran adostu dute premiaz Foru Berria Aldatu eta Eguneratzeko Foru Lege aurreproiektua onartzea.