Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
Roldan Jimeno: "Foru Berria zaharkitua izateaz gain, Espainiako kode zibilarekiko menpe zegoen"

2019-02-11
Aurreko astean adostu zuen Nafarroako Gobernuaren bilkurak testua aldatzeko Lege Aurreproiektua abiaraztea. Foru Berriaren aldaketak, batik bat zuzenbide zibilaren arautzean izango du eragina, hau da, ondarearen, familia egituren eta abarretan sakonduko da.
bideoa prestatzen
Jon Lopategi hil da, ezagutza elkarbanatu zuen txapelduna

2019-02-08
84 urte zituela, Jon Lopategi muxikarra hil da. Lautan irabazi zuen Bizkaiko Txapelketa eta 1989an, ibilbide oso baten erakusle, Euskal Herriko txapela jantzi zuen. Ikastola eta bertso eskoletan, irakasle gisa aritu zen, ezagutza eta ondarea, pasioz elkarbanatzen. Haren irakaspenak jaso zituztenen artean, Igor Elortza, Onintza Enbeita edo Unai Iturriaga daude.
bideoa prestatzen
Deustuko Salestarren hogeita bat ikaslek 1975 eta 1990 urteen artean jasandako sexu abusuak salatu dituzte

2019-02-08
'Don Txemi' ezizenez ezagututako Deustuko salestarren irakasle ohiak egin omen zituen erasoak 70ko eta 80 hamarkaden artean. Lehenengo zortzi salaketen ostean, egun gutxitan hogeita batera heldu da kopurua eta litekeena da horiek baino gehiago ere agertzea. Ikastetxeak agiri bidez adierazi du 1989an bi kasuren berri izan zuela eta orduko erantzuna ez nahikoa izan zela onartu dute.
bideoa prestatzen
7 proposamen hautatu dituzte Erorien Monumentuarekin zer egin erabakitzeko

2019-02-08
Gaur ezagutarazi ditu Iruñeko Udalak Erorien monumentuaren hiri-inguruneko lehiaketa hautatutako proposamenak. Aurkeztutako 48 proiektuetatik 7 jo ditu ontzat udalak. Horietatik 6k eraikina mantentzea aurreikusten dute, eta bakarrak proposatzen du monumentua eraistea.
bideoa prestatzen
Villavesa enpresako langileek mobilizazioak deitu dituzte

2019-02-08
UGT eta Comisiones Obreras sindikatuek gutxiengo sindikala izanik, Iruñeko garraio publiko kolektiboa kudeatzen duen TCC enpresarekin hitzarmena sinatu dute. Langile batzordean gehiengoa duten ELA, ATTU eta LAB sindikatuak prentsaurrekoa ematen ari dira sindikatu minoritarioek enpresarekin sinatu duten akordioaren kontra eginen dituzten mobilizazioak iragartzeko. Adierazi dutenez, hitzarmen honek lan baldintzak okertzen ditu, lan taldearen zati bat opor eta jai egun gabe uzten dituela salatu dute. Mobilizazioak eta lanuzteak egingo dituzte Iruñeko eskualdeko Villavesa zerbitzuan. Azaldu dute estatutuetatik kanpo egindako hitzarmena dela eta prekarizazioa areagotzen duela, negozioazio kolektiboa dinamitatuz.
bideoa prestatzen
2.500 ondasun baino gehiago immatrikulatu ditu elizak

2019-02-08
Nafarroako Ondarea Defendatzeko Plataformak salatu du eliza katolikoak 2007 urtetik 2.500 ondasun baino gehiago eskuratu dituela salatu du. Ondasun horietatik herena landa lursailak dira, gaurko agerraldian adierazi dutenez.