Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
Donostiako Udal Gobernu Batzordeak hainbat plan onartu ditu

2019-02-12
Donostiako Udal Gobernu Batzordeak hainbat plan onartu ditu: Batetik, gizarte ekintzetan Jarraipena emango diote 2019ko martxoaren 1etik aurrera segidako kontratuari. Asociacion para la Reinserción Social Erroak-ek jarraituko du zerbitzua ematen. Eta bestetik, Intxaurrondoko Otorduak programarii ere kontratua onartu zaio . Horrez gain, Infernuaren Hiri-Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketari. 500 etxe bizitza egingo dituzte eta %60a babes ofizialeko etxeak izango dira. Eta Udalak duen dBizi zerbitzuak Bonopak enpresarekin duen kontratua bertan behera utziko du.
bideoa prestatzen
Iruñeko Udalak 135 lan-postuz osatutako Lan Eskaintza Publikoa aurkeztu du

2019-02-12
Iruñeko Udalak 2019ko Lan Eskaintza publikoa osatzen duten 135 plazak aurkeztu ditu. Haietatik 50 reposiziozkoak izango dira 85 egokitzeari begira egindakoak. Helburu nagusietako bat behin-behinekotasuna etetea da. Deialdian bildutako plazak askoz jota hiru urteko epean deitu beharko dituzte.
bideoa prestatzen
"Prekarietateari ateak itxi" nahi dizkio Ernaik

2019-02-12
Ezkerraldeko Ernaiko gazteek La Navaleko langileak babesteko eta larunbatean prekarietatearen aurkako manifestaziora dei egiteko agerraldia egin dute. Gazte antolakundeak desindustrializazio politika salatu dute eta ontziola salbatzeaz gain, Ezkerralderako industria plan eraginkorra eskatu diote instituzioei. ‘Prekarietateari ateak itxi’ lemapean mobilizatuko dira otsailaren 16an Bilbon, Euskadi Plazatik abiatuta.
bideoa prestatzen
Milaka lagunek egin zuten bat atzo PP, Vox eta C's-ek deitutako manifestazioarekin

2019-02-11
Milaka lagunek egin zuten bat igandean Madrilen, eskuin espainiarreko hiru alderdiek deitutako manifestazioarekin. Hauteskundeak lehenbailehen deitzeko eskatu zuten bertan bildutakoek, eta Kataluniako independentziaren aldekoen xantaiei men egitea leporatu zioten Pedro Sanchez, presidente espainiarrari. Ba testuinguru honetan, Sanchezen exekutiboko iturriak aipatuta hainbat hedabidek zabaldu dutenez, estatu mailako hauteskundeak Apirilaren 14an deitzeko aukera aztertzen ariko litzateke Pedro Sanchez bera.
bideoa prestatzen
21.korrikak Txillardegi omendu du euskararen alde egindako lanarengatik

2019-02-11
400 lagun elkartu ziren AEKa eta Korrikak Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi-ri egindako omenaldian. 21.korrikak Txillardegi omendu du euskara batuaren alde egindako lanarengatik eta horrek euskararen alfabetizazioarentzat suposatu duenarengatik. Orain dela gutxi, AEK-k, Jakin aldizkariak eta Euskal Herriko Unibetsitateak elkarlanean ateratako Dabilen Pentsamendua proiektu berria argitaratu dute. Bertan Miren Rubio kazetariak Txillardegiren biografia azaltzeaz gain bere lanekin osatutako bilduma ikus daiteke. Horretaz gain, omenaldian Txillardegiri buruzko Klik Dokumentala ikusteko aukera izan zuten.