Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
Espainiako alderdi ultraeskuindarrek uste baino jende gutxiago bildu zuten eta baliteke Sanchezek hauteskundeak aurreratzea

2019-02-11
45000 pertsona inguru bildu ziren PPk, Ciudadanos-ek eta Vox-ek Pedro Sanchez-en aurka Madrilen deitutako elkarretaratzean. Espainiako presidentearen erantzuna, hauteskundeak apirilaren 14ra aurreratzearen aukera mahai gainean jartzea. Dena, Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiketa hastear dagoenean. Guzti honek Euskal Herrian izan dezakeen eragina aztertu dugu Begoña Errazti, Bea Ilardia eta Neskutz Rodriguezekin batera.
bideoa prestatzen
Neguko fitxaketek astindua eman diote NBA ligako azken txanpari

2019-02-11
Fitxaketetarako neguko lehioa itxi berritan, NBAko taldeek liga erregularreko azken hilabetetan sartuta daude jadanik. Aldaketa interesgarriak eman dira merkatuan eta eraztuna irabazteko hautagaiek egindako mugimenduek ligaren azken fase erabakigarrian aldaketak ekar ditzakete. Mikel Reina kazetariak mugimendu horien analisia egin du.
bideoa prestatzen
Herrigintza aro berri baterako oinarrietan sakontzeko ariketa antolatu du Plaza Hutsak

2019-02-11
Plaza Hutsa ekimenak herrigintza aro berri baterako oinarrietan sakontzeko ariketa antolatu du asteburuan Bizkaiko metropolian, hain zuzen, Bilbon eta Portugaleten. Ostiralean hezkuntza sistema izan zuten aztergai Bilbon eta larunbatean, Portugaleteko merkatuan, herrigintzaren arloan gogoeta egiteko plaza ireki zuten.
bideoa prestatzen
Ainhoa Aznarez, Mikel Buil eta Tere Saezek Orain Bai-Podemos taldeko kide izaten jarraituko dute

2019-02-11
Txosten juridiko batean oinarrituta Orain Baik Ainhoa Aznarez, Mikel Buil eta Tere Saez taldetik kanporatzeko eskaera atzera bota du Parlamentuko mahaiak. Horrela Ainhoa Aznarezek hemizikloko presidente izaten jarraituko du.
bideoa prestatzen
Euskal Mendi Federazioak harrobia landu nahi du eta gazteagoei bidea zabaldu

2019-02-11
Arrasateko Ternuaren egoitzan izan da Mendiko Eskiaren Euskal Selekzioaren aurkezpena. Azken 3 urtetako aldaketak azpimarratu nahi izan dituzte, zuzendaritza aldaketa bat izan da, besteak beste. Aurten harrobiari begira helburu bat finkatu dute, teknifikazio prozesua sortzea. Bertan izan dira Irati Anda zuzendaria, Iñigo lariz hautatzailea, Euskal Selekzioko eskiatzaile batzuk eta Ternuako arduradunak.