Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
Nafarroako Parlamentuak eskuin muturreko biktimen aitortzarako lege berria onartu du

2019-02-14
Nafarroako Parlamentuak gaurko bilkuran eskuin muturreko taldeen edo funtzionario publikoen jazarpenaren biktimak erreparazio eta aitortzarako Foru Lege proposamena onartu du. Izaera administratiboa du lege proposamenak eta helburua eskuin muturreko taldeen edo funtzionario publikoen indarkeriazko jardunak eragindako biktimen errekonozimendua eta erreparazioa sustatzea da.
bideoa prestatzen
Aurrekonturik gabe, hauteskundeak aurreratu ditzake Pedro Sanchezek

2019-02-13
Diputatuen kongresuak atzera bota du Pedro Sanchezen gobernuak aurkeztutako aurrekontu proiektua. Azken orduko negoziaketek ez dute emaitzarik izan, eta PSOE eta Podemosek adostutako aurrekontu proiektuak ez du alderdi kataluniarren babesik lortu. Aurrekontuak bertan behera geratu ondoren, posible da Pedro Sanchez presidenteak hauteskundeak aurreratzea. Duela egun batzuk Apirilaren 14a aipatu zen arren, geroz eta gehiago dira hauteskundeak Apirilaren 28an izan daitezkeela diotenak. Beste aukera, hilabete gehiago itxaron eta estatuko hauteskundeak ere Maiatzaren 26an deitzea da. Kasu horretan egun berean ospatuko lirateke Udal eta Foru hauteskundea, Europar parlamenturakoak, eta Kongresu eta Senaturakoak.
bideoa prestatzen
Fiskaltzaren txanda, Kataluniako prozesuaren aurkako epaiketan

2019-02-13
Preso politiko Kataluniarren aurkako epaiketaren bigarren saioa izan da gaur Auzitegi Goren espainiarrean. Atzokoan defentsen txanda izan ondoren, gaurkoan akusazioek hartu dute hitza.
bideoa prestatzen
Elkarretaratzea egin dute pobrezia eta murrizketen aurka

2019-02-14
Elkarretaratzea egin dute Eusko Jaurlaritzaren Bilboko delegaritzaren aurrean pobrezia eta murrizketen aurka. Gaur goizean aurkeztu da diru-sarrera bermatzeko errentaren proiektua bozketara. Bizkaiko kolektibo sozial desberdinak batu dira gaur Gobernuaren egoitzaren aurrean. 4 komun jarri dituzte lurrean eta han eseri dira, adierazteko “barruko arropan” uzten diela neurriek. Horren bidetik, lemak esaten du “pobrezia eta murrizketak kaka bat" direla. Honekin azaldu nahi izan dute 213.000 pertsonek pobrezia atalazearen behetik kobratzen dutela pentsioa, hilean 900 euro baino gutxiago. Salatu nahi izan dute Euskal Autonomia Erkidegoan inor ezin dela egon egoera horretan diru sarrera bermatzeko errentaren proposamenari dagokiola.
bideoa prestatzen
Sei ikuskizun estreinatuko dira aurtengo KORRIKA kulturalaren baitan

2019-02-13
21. KORRIKA Kulturalaren edukiak aurkeztu dituzte antolatzaileek. Sei estreinaldi izango ditu aurtengo eskaintza kulturalak, baina ehunka izango dira Euskal Herrian zehar antolatuko diren ekitaldiak Elkarlana da KORRIKA Kulturalaren izaeraren ardatza, eta horixe irudikatu dute gaurko aurkezpenean: Loraldia Festibaleko eta Baratza aretoko ordezkariak eta hainbat artistak hartu dute parte agerraldian. - Aiko dantza-taldeak zabaldu du ekitaldia, Garaikideak izeneko lanaren lagin batekin -Porrotx pailazoa ere egon da, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizun berria aurkezten: Musua ikuskizuna - Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Zabala musikariak abesti bat Enkarguz sortzeko prozesua agertuko dute. -Kale-antzerkia ez da faltako KORRIKAren ziklo kulturalean: Jule antzezlanarekin -Arte-adierazpide berriak ere izango dira, Beñat Krolem artistaren Oholtza performance-ari esker. Lehen aldiz KORRIKA Kulturaleko lan batek Euskal Herriko bost hiriburu zeharkatuko ditu, Kalaportu izango da, Loraldia Festibalarekin elkarlanean egindako ikuskizuna.
bideoa prestatzen
Gestamp taldeko Zamudioko enpresa-batzordeek mobilizazio bateratua egin dute Erandion

2019-02-13
Protestaren funtsa izan da bi enpresa hauetan, taldeko beste planta batzuetan baino lan-baldintza okerragoak dituztela. Milaka milioi euro fakturatzen dituen enpresaren jokabidea salatu dute, “alfonbra azpian” prekarietatea sartzen dutela azalduz. Egoera aldatu ezean protestekin jarraituko dute, GHTn greban daude eta GTOn lau orduko geldialdiak egiten ari dira.