Skip to main content

Albisteak

Biolentzia

Maixabel Lasa: “Beti bota dut faltan presoen senideek autokritika egitea”

L.Ferro, 2014-02-04

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Maixabel Lasa Eusko Jaurlaritzaren Biktimen arretarako zuzendari ohia izan dugu. Biktimen afera aztertu dugu berarekin. Era berean, Juan Mari Jauregi senarra hil zuen ETAko kide ohiarekin izandako topaketaz hitz egin digu.

 
Ekonomia

Orpricce erakundera ez du ordezkaririk bidaliko LABek

A.Azkue, 2014-02-04

LAB Sindikatuak Eusko Jaurlaritzak ORPRICCE izeneko erakundearen bidez erreforma laborala aplikatu nahi duela salatu du eta hortaz erakunde horretara ordezkaririk ez duela bidaliko adierazi du.  Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak eta Garbiñe Anburu negoziazio kolektiboko arduradunak, erreforma laboralak lan harremanetan duen eragina aztertu dute gaurko agerraldian eta esan bezala sindikatuak Eusko Jaurlaritzak sortutako ORPRICCE erakundean parte hartuko ez duela aurreratu dute. Izan ere LABen ustez erakunde honek hitzarmen kolektiboak ez aplikatzea erraztu besterik ez du egingo edozein enpresaren esku aukera hori jarriz.

 
Gizartea

Ertzaintza eta Unipapeleko langileen artean istiluak izan dira

L.Ferro, 2014-02-04

Atzo Adunan Unipapeleko langileen eta Ertzaintzaren artean izandako liskarrak lotsagarritzat jo dituzte sindikatuek. Urtarrilaren 20an greba mugagabea hasi zuten langileek Adunako ekoizpenaren zati bat Logroñora eraman nahi baitu Springwater izeneko jabe berriak . Greban egonik, atzo kamioiak enpresatik ateratzeko oztopoak jarri zituzten langileek baina Ertzaintza iritsi eta liskarren ostean kamioiek irtetea lortu zuten.

 
Politika

Gazteek jasandako indarkeria soilik frogatu dela dio Manzisidor abokatuak

L.Ferro, 2014-02-04

Gaur izan dute 6/11 sumarioko auziperatuek azken epaiketa eguna. Ostegunean defentsak absoluzioa eskatu ostean, Kepa Manzisidor abokatuak argudioekin jarrai du. Gazteen aurkako frogek banan-banan balioa galdu duten heinean, frogatu den bakarra gazteek jasandako indarkeria izan dela azpimarratu du.

 
Langabezia

Langabezia tasak gora egin du urtarrilean Hego Euskal Herrian

B.Gartzia, 2014-02-04

Langabezia erregistratuaren tasak gora egin du urtarrilean Hego Euskal Herrian, eta abenduak baino ia 8500 langabe gehiago utzi ditu urteko lehen hilabeteak. Hala ere, iazko garai bereko datuekin alderatuta, ia 1900 lagun gutxiago daude enplegu bulegoetan izena emanda Hego Euskal Herrian.

 
Politika

EH Bilduk Bilbon aldaketa sustatzeko prozesu parte hartzailea abiarazi du

A.Zabala, 2014-02-04

EH Bilduk aldaketa sustatzea xede izango duen prozesu parte hartzailea abiarazi du. Bilbon horren premiazkoa den aldaketarako oinarriak definitu nahi ditu. Diagnostiko berritu bat egin nahi dute. Koalizioaren ustez, Bilboko udalak azken hamarkadan bultzatu duen hiri ereduak goiza jo du eta auzoen behar izanak eta errealitatea ez direla kontutan hartu gogorarazi dute. Prozesua orain hasi eta 2015eko udaberrira arte luzatuko da.