Skip to main content

Albisteak

Gaikakoa

Denboraleak gogor jo du Euskal Herriko itsasertza

L.Ferro, 2014-02-03

Igande goizean izan zen unerik gogorrena. Alerta gorria zegoen iragarrita, eta aurreikusitakoa bete zen. Giroa baretu bada ere, asteazkenean beste denborale bat espero da.

 
Kultura

Jon Maia eta Dantzaz konpainia Ongi Etorri ikuskizuna prestatzen ari dira

L.Ferro, 2014-02-03

Ostegunean eskainiko du Dantzaz konpainiak Ongi Etorri izeneko ikuskizuna. Jon Maia koreografoaren lana da. Maiarentzat, euskal dantza tradizionalean aritzen denez, erronka handia da proiektu hau. Ikuskizunaren izenburua, aldiz, Dantzaz konpainiaren isla da, bertatik etengabe igarotzen baitira gazteak, ongi etorri ugari utziaz.

 
Ekonomia

Gune plataformak duintasunaren aldeko kanpaina burutuko du

A.Azkue, 2014-02-03

50 erakunde eta eragile sozial baino gehiago biltzen ditu Gune plataformak. Hauen artean LAB eta ELA sindikatuak. Deitutako mobilizazioen bidez pobrezia eta prekarietatea handitzea eragin duten politikak errotik aldatzea exijitu nahi dute. Izan ere, eta bi sindikatuetako idazkari nagusiek azpimarratu duten bezala, pobrezia arazo politikoa da eta ez pertsonala.  Martxoaren 3an Bilbon burutuko den protestaren garrantzia azpimarratu dute. Egun horretan goi bilera ekonomikoa izango da Bizkaiko hiriburuan.

 
Gizartea

San Blas eguna ospatu dute hainbat herritan

N.Andres, 2014-02-03

San Blas eguna da gaur, eta, tradizioak dioen legez, San Blas opilak izango dira eguneko izarrak. Batez ere Abadiño (Bizkaia), Eibar eta Elgoibar (Gipuzkoa) inguruan ospatzen da festa. Euskal Herriko beste hainbat tokitaraino ere iristen dira gozoki horiek.

 
Alderdiak

EH Bilduk Josu Juaristi proposatu du Europarako hautagai

B.Gartzia, 2014-02-03

Josu Juaristi Gara-ko zuzendari ohia eta Zazpika-ko editorea izango da EH Bilduren proposamena Europako Legebiltzarreko hauteskundeetarako. Hautagai handia dela esan du koalizioak; batetik, kazetaritza ibilbide luzean Europako Batasunari buruz hartu duen formazioarengatik, eta, bestetik, Euskal Herriaz Europan eman dezakeen ezagutza eta ikuspegiagatik.

 
Politika

Herrien eta herritarren beharretara egokitutako udal antolaketa aldarrikatu du EH Bilduk

B.Gartzia, 2014-02-03

Espainiako Gobernuak ezarri nahi duen udalen erreformaren legearen inguruan, EH Bilduk herrien eta herritarren beharretara egokitutako udalen antolaketa aldarriaktu du. Udalen autonomia indartu eta hauen beharretara moldatuko diren legeen premia azpimarratu du koalizioak.