Albisteak
EAJ-PSE-PP hirukoak aberats eta txiroen arteko aldea areagotzen duela dio EH Bilduk
L.Ferro, 2014-01-30EH Bilduk jeltzale, sozialista eta popularrei bultzatzen duten eredu fiskala aldatzeko eskatu die. Abertasen eta euren interesen aldeko politikak babestuz, gizarteko gehiegoaren beharrak alde batera uzten ari direla adierazi du Rebeka Ubera EH Bilduko kideak. Besteak beste, opor fiskalen zigorra era hartako politikak burutzearen ondorioz etor daitekeela gaineratu du.
CCOOren ustez Jaularitzak ez du serio hartzen enplegua sustatzeko beharra
A.Zabala, 2014-01-29Enplegua sustatzeko beharra ez du serio hartzen Eusko Jaurlaritzak, CCOO sindikatuaren esanetan. Atzo aurkeztutako plana sindikatu eta agente sozialen parte hartze gabe egina dela adierazi dute. Unai Sordoren arabera, planak ez du egungo egoera aintzat hartzen. Hain zuzen, dagoen langabezia tasa onartezina dela adierazi du. Planak enplegu ezegonkorra eta behin behinekoa sortu ez ezik, finantziazio pribatua bultzatuko duela kritikatu du.
Bilboko udalak bakearen aldeko kultura aldarrikatzeko ekitaldia egin du
A.Zabala, 2014-01-29Bihar Mahatma Gandiren heriotzaren urteurrenarekin batera indarkeriarik gabeko eta bakearen aldeko eskolako eguna ospatuko da. Bilboko udalak ekitaldia burutu du "Giltza bat" izeneko horma irudiaren ondoan. Horma irudia Gasteizen bizi den Veronica eta Cristina Wercmeister artista estatubatuarrek diseinatu dute, eta elkarrizketa gatazka konpontzeko giltza dela adierazi nahi izan dute. Eusko Jaurlaritzako biktima zuzendariak, Jonan Fernadezek, bake bidean lankidetza, elkarrizketa eta hezkuntzaren garrantzia nabarmendu du.
Ilusioz abiatu dira Errusia aldera Eguibar eta Rojo eskiatzaile gipuzkoarrak
B.Gartzia, 2014-01-29Olinpiar jokoetan estreinekoz aritzeak sortzen duen ilusioarekin abiatu dira Errusia aldera Lucas Eguibar eta Imanol Rojo, otsailaren 7tik 23ra Sochin (Errusia) ospatuko diren Olinpiar Jokoetan parte hartzera. Eguibar snowboardcross proban arituko da otsailaren 17an; Rojok iraupen-eskiko lau disziplinatan hartuko du parte hilaren 9, 11, 14 eta 23an. Sasoi onean iristen dira biak zita garrantzitsu honetara.
Kalderero eta Iñudeek Donostia hartuko dute asteburuan
L.Ferro, 2014-01-29Kaldereroak eta Iñudeak Donostiara iritsiko dira asteburuan inauteriak iragartzeko. Larunbatean, 3500 kalderero inguruk sartai eta mailuak astinduko dituzte eta igandean inudeen txanda izango da. Dantza, musika eta kanta ez dira faltako.
La Navaleko langileek lana esleitzea eskatu diete enpresako akziodunei
N.Andres, 2014-01-28Sestaoko La Navaleko langileen batzordeak elkarretaratzea egin du gaur Bilbon enpresako akziodunei lana esleitzea eskatzeko. Langileek zehaztu dutenez, proiektu berri bat jaso ezean, martxoan lanik gabe geratuko lirateke Sestaoko ontziolako 100 langile inguru. Horregatik, euskal erakundeei esku hartzeko eskatu diete lan-karga lortu eta ontziola babesteko.