Skip to main content

Albisteak

Ondarea

Frankismoan fusilatu zituztenen omenezko eskultura jarriko dute Donostian

B.Gartzia, 2014-01-27

Gaur aurkeztu dute Donostiako Udalean Dual izeneko lana, altxaldi frankistan eta ondorengo urteetan fusilatuak izan ziren donostiarrak oroitu eta omenduko dituen eskultura. Amaia Mateos eta Tomas Villanuevak egin dute eskultura, eta martxoaren amaiera aldera jarriko dute Goikoa Jauregiaren aurrean.

 
Eguraldia

Alerta laranja ezarri dute Kantauriko kostaldean haizete eta olatuengatik

B.Gartzia, 2014-01-27

Kantauriko kostaldean alerta laranja ezarri dute datozen orduetarako aurreikusten diren haizete eta olatuengatik. 7-8 metro inguruko olatuak espero dira, haizeak indartsu joko du, eta euria erruz botatzen jarraituko du aurreikuspenen arabera. Donostian, esate baterako, Añarbeko urtegia hustutzen ari dira, datozen orduotarako espero diren euriteei aurre egiteko asmoz.

 
Kultura

Usurbilgo txotx denboraldiari hasiera eman dio Imanol Agirretxek

I.Esnaola, 2014-01-27

Usurbilen ere sagardoak badu bere lekua. Horrela, Saizar sagardotegian Usurbilgo txotx denboraldiari hasiera eman zioten pasa den urtarrilaren 24an. Hain zuzen ere, Realeko Imanol Agirretxe futbol jokalariak eman zion hasiera denboraldiari. Aurtengo sagardoa "frutatxua eta erraz edateko modukoa" dela adierazi zuten.

 
Politika

PSE-EEk abortuaren lege berria bertan behera uzteko eskatu dio PPri

L.Ferro, 2014-01-27

Sozialista euskaldunek  Espainiako Gobernuak abortuaren legean egin nahi duen aldaketa gogor kritikatu dute. Emakumeen eskubideen aurkakoa dela eta hauen osasunaren kalterako izango dela esan dute. Horregatik, Batzar Nagusietan bilera monografiko bat eskatzearekin batera, Madrilen larunbatean egingo den manifestazioan izango direla iragarri dute. Bestalde, PPk jakinarazi du Europako haustekundeak igaro arte ez duela indarrean jarriko lege berria.

 
Politika

EH Bilduk abortuaren lege erreforma gaitzesteko mozioa eramango du instituzioetara

A.Zabala, 2014-01-24

EH Bilduk egindako agerraldian jakinarazi du abortuaren legearen erreforma gaitzesteko mozioa eramango duela instituzioetara. Bestalde, EAEko eta Nafarroako sistema publikoetan abortu librea bermatzeko, desobedientzia deitu du.

 
Gizartea

Kimioterapiaren prestakuntzan lagunduko duen robota aurkeztu dute

L.Ferro, 2014-01-24

Kimioterapiaren prestakuntza konplexua izaten da, gaixo bakoitzera egokitu behar dutelako. Horretan lagunduko duen robota aurkeztu dute gaur Donostiako Onkologikoan. Kiro Oncology izena jarri diote, eta egun ospitale horretako gaixoen %20arekin erabiltzen badute ere, etorkizunean ia guztiekin erabiltzera helduko direla ziurtatu dute.