Skip to main content

Azken bideoak: Ekonomia

bideoa prestatzen
LAB sindikatuak eskatu du langileen osasuna bermatzeko etxialdi osteko egoeran

2020-05-20
LAB sindikatuko kideek adierazi dute COVID 19aren etorrerak etxeetan konfinaturik egotera eraman dituela herritarrak eta horrek, erabat aldatu dituela paisaia politiko, sozial eta laborala. Gaurkoan salatu dute 6.583 ERTE gauzatu direla eta haien eraginez 61.185 langile izan direla kaltetutakoak, Nafarroan.
bideoa prestatzen
Lehen Zaldibarren isurtzen ziren 15.000 tona Gasteizen isurtzeko baimena eskatu dute 8 enpresak

2020-05-19
Lehen Zaldibarko zabortegira bideratzen ziren 15.000 tona hondakin Gasteizen isurtzeko eskatu dute Arabako zortzi enpresak.
bideoa prestatzen
ELAk COVID19aren krisitik ateratzeko dituen proposamenak aurkeztu ditu “Benetako irteera” izeneko dokumentuaren bitartez

2020-05-18
ELA Sindikatuak COVID19aren krisitik ateratzeko dituen proposamenak aurkeztu ditu “Benetako irteera” izeneko dokumentuaren bitartez. Argitu dutenez, hiru krisiri egin beharko zaie aurre pandemia dela eta: Osasun krisia, krisi soziala eta baita ekonomikoa ere. Zentzu horretan, hainbat neurri planteatu dituzte, diru-sarrera eta gastu publikoari eta herritarren ongizateari dagokionez, besteak beste.
bideoa prestatzen
Pentsionistek "ezinegona" adierazi dute Nafarroako adinekoen egoitzaen egoeraren berririk ez dutelako

2020-05-18
Pentsiodunek salatu dute apirilaren 27an idatzizko eskaera Gizarte Zerbitzuen sailean aurkeztu zuten arren “komunikabideek argitaratzen dituzten datu estatistikoak baino” ez dituztela jaso.
bideoa prestatzen
Etxeko langileentzako hitzarmen kolektiboa eskatu du LAB sindikatuak

2020-05-18
LABek nabarmendu du osasun larrialdiak are gehiago "okertu" diteula lanik "prekarioenak", eta "gehienbat", emakumeek egiten dituztenak. Hala, LABek Ipar Hegoa ikasketa sindikalen fundazioarekin batera etxeko langileen egoeraren inguruko azterketa aurkeztu du. Ondorioztatu dute etxeko langileen %30 inguruk "ezkutuko ekonomian" lan egiten duela eta beraien zaurgarritasun egoera are gehiago handitzen duela horrek.
bideoa prestatzen
Langile bat hil da Beriainen, lan-istripuan

2020-05-18
54 urteko gizon bat hil da lan-istripu batean Beriainen. Errekaldea industrialdeko enpresa batean gertatu da lan ezbeharra.