Skip to main content

Azken bideoak: Ekonomia

bideoa prestatzen
Lanbidek 16 milioi euro gehiago zuzenduko ditu autonomoentzako laguntzen programara

2020-05-13
Gogoratu beharra dago, apirilaren 16an ireki zuela eskaera egiteko aukera gauerdian eta momentu horretan bertan erori zela webgunea. Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak nabarmendu du bazekitela eskari handia zegoela, baina ez zutela hainbestekorik aurreikusi. 16571 eskari jaso dituzte astelehenera arte eta 8822ren espedientea hasi dira aztertzen.
bideoa prestatzen
Eusko Jaurlaritzako langile publikoak lanera itzuli dira

2020-05-11
Itzuleraren egoera salatzeko, protesta burutu dute sindikatuek. LAB, ELA, UGT eta CCOO egoitzaren aurrean bildu dira 'Eusko Jaurlaritza: hau ez da prebentzioa' lelopean.
bideoa prestatzen
LABek nabarmendu du pertsonak "babestea" izan behar dela "lehentasuna" fiskalitate arloan ere

2020-05-11
Sindikatuak egin duen ikerketan jasotakoaren ondorioz, sindikatuak salatu du lan-errenten ekarpen fiskal “handia”, ez datorrela bat enpresa-etekin, kapital-errenta eta aberastasunaren zergetan egin diren fiskalitate murrizketekin. Horrela, erreforma errenta zerga berritzea eta aberastasunaren zerga sortzea proposatuko die Nafarroako Gobernuari eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiei, "ekonomia eta jendartea berreraikitzeko oinarri sendoak ezartzeko".
bideoa prestatzen
Ekain amaierara arte luzatuko dituzte lan erregulazioak

2020-05-11
Koronabirusaren krisiak bizitzeko modua ez ezik, bizimodua ateratzeko era nahastu egin du ere. Gauetik goizera milioika pertsona geratu dira lanik gabe, aldi baterako behintzat. Espainiar Estatuan, joan den martxoaren 12tik ia milioi bat langile kaleratu dituzte eta 3,4 milioi langile gehiago daude Enplegu Erregulazioko Espediente baten eraginpean. Hala, Gobernu Espainolak bere gain hartu ditu dagoeneko sei milioi pertsona gehiagoren errentak, eta zortzi milioira hurbiltzea kalkulatzen da, inoiz gertatu ez dena.
bideoa prestatzen
Hiru hilabete bete dira Zaldibarko zabortegiko luizitik

2020-05-06
Hiru hilabete bete direnean zaldibarko zabortegiko luhizia gertatu zenetik, inguruko herritarrek lore-eskaintza baten bitartez oroitu dituzte bertan harrapatuta geratu ziren eta oraindik aurkitu ez dituzten Alberto eta Joaquin langileak. Zalbibar argitu plataformak deituta mobilizatu dira bi langileen herrietan eta zabortegiaren inguruko udalerrietan. Hala, Zalla, Markina-Xemein, Ermua, Zaldibar, Eibar, Elgeta eta Mallabiako plazetan egin dituzte lore eskaintzak.
bideoa prestatzen
Luiaondon gertatutako baso-langilearen heriotza salatu du euskal gehiengo sindikalak Laudion

2020-05-06
Luiaondon gertatutako baso-langilearen heriotza salatu du euskal gehiengo sindikalak Laudion, Forestal Frias enpresaren atarian. LAB, ELA, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek beharrerako eredu berri bat exijitu dute bizitza eta osasuna lehenetsiko dituena. Ohar bidez nabarmendu dute argi daukatela lan-istripuak ez direla zorte txarraren edo kasualitatearen ondorio, baizik eta lan-harremanen, prekarizazioaren, lan-araudiaren eta azpikontratazioaren ondorio direla.