Skip to main content

Azken bideoak: Ekonomia

bideoa prestatzen
Txotx garaia bete-betean kolpatu du koronabirusak

2020-04-22
Txotx garaia bete-betean kolpatu du Koronabirusak eta sagardotegiek pairatuko dute kalte ekonomikoa hausmarketa sakonera behartzen du. Gipuzkoako Sagardo Elkarteak, zenbaterainoko eragina izango duen kalkulatzen dago asteotan eta datu zehatzik ez duten arren, fakturazioaren ehuneko handiena galduko dutela argi du Olatz Mitxelena elkarteko koordinatzaileak.
bideoa prestatzen
Antxoaren prezioak lurra jo du eta arrantzaleak haserre daude

2020-04-22
Hilabete bat geldi egon ostean hasi da kanpaina eta salmenta. Alabaina, harrapakina txikia izan da, eta ez du balio kontserbarako. Horren ondorioz eta koronabirusa dela eta egin beharreko txandakako deskargagatik, jaitsi da antxoaren prezioa. Lekeitioko Kalamua ontziak, astelehenean, haren aurretik zihoan Ondarroako ontzi bati kiloko hamar zentimo eskaini zizkiotela ikusita, ez deskargatzea erabaki zuen eta asteartean saldu zuten, 85 zentimora Ondarroan. Hala ere, arraroa egin zaio horrenbeste jaistea Kalamua-ko neskatila, Oihana Garateari.
bideoa prestatzen
Amets Ladislao (EHNE Bizkaia): “Arazo hauen aurrean pertsonak gara gakoa, administrazioaren aurretik jarri eta problema aukera bilakatu dugu”

2020-04-21
Osasun krisiak hankaz gora jarri ditu zenbait sektore, eta kalteak nabarmenak dira gehienentzat dagoeneko. Eragina nabarmena izaten ari da lehen sektorean, esaterako. Besteak beste, nekazariak zailtasun ugari izaten ari dira beren produktuak saltzeko. Jende pilaketak saihesteko aitzakiarekin, baserritarren azokak egitea debekatu zuen jaurlaritzak eta gerora, atzera bota du neurria. Hariari tiraka, Amets Ladislao EHNEko kideak esan legez, horrek argi utzi du, beste behin ere, administrazioak zeren alde egiten duten. Artean, baratzera joateko irizpideak indartu egin ditu Espainiako Gobernuak kontrakoa espero zen arren. Ezagutzen ez duten arlo baten gainean agintzea leporatu die Ladislaok administrazioei.
bideoa prestatzen
Bost langiletik bat Lan Erregulazio Espediente baten eraginpean dago Hego Euskal Herrian

2020-04-21
Guztira 32.236 espediente aurkeztu dira, eta dagoeneko232.000 langile baino gehiago dira egoera horretan daudenak. Datuak alderatzen hasita, 2008an hasitako krisiaren urterik okerrenean ere ez ziren, urte osoan, horrenbeste espediente erregistratu. Jaurlaritzak eta Foru Gobernuak publiko egindako datuen arabera, Bizkaian eman diren espediente gehien. Hego Euskal Herrian aurkeztutakoen herena bertakoa da. 13.110, guztira. Gipuzkoan 8.842 dira, 6.595 Nafarroan, eta 3.689 berriz Araban.
bideoa prestatzen
Hilabete bat geldi egon ostean hasi da antxoa kanpaina

2020-04-21
Itsasora atera dira Gipuzkoako 36 itsasontzi eta Bizkaiko bederatzi. Konfinamendua medio geldi egon ostean, orain, moldatu egin behar izan dute lanerako era. Antxoa harrapatzeko langile kopuru minimo bat behar da eta kodrafietik azaldu dutenez ez da erraza gutxieneko tartea zaintzeko protokoloa betetzea. Arlo ekonomikoari dagokionez, arrain fabrikekin adostu dituzte moldaketak. Ontzi batek egunean arrantzatu dezakeen zenbatekoa murriztea erabaki dute Kantauri isurialdeko kofradiek. Honekin, prezioak mantentzea izango dute xede.
bideoa prestatzen
Zerbitzuen sektorea da koronabirusak eragindako krisia gehien sufritzen ari dena

2020-04-20
Zerbitzuen sektorea da Nafarroan aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen eragin handiena jasan duena. ERTEen %84ak sektore honi dagokio eta espedienteek eragindako langileen %55ak zerbitzuen arloan lan egiten du