Skip to main content

Azken bideoak: Ekonomia

bideoa prestatzen
Europar Batzordeak funts berria sortuko du enpresei laguntzeko

2020-04-01
Europako Batzordeko presidenteak ‘Sure’ izeneko funts berria sortuko dutela iragarri du enpresei laguntzeko, eta horrenbestez, koronabirusaren krisiak iraun bitartean, langileek enpleguari eutsi diezaioten. Von der Leyenek azaldu duenez, ekimena batez ere Italia eta Espainia laguntzera zuzenduta dago. Ostegunean egingo da neurriaren adopzio formala Europar Batzordean.
bideoa prestatzen
Joseba Garmendia (EHUko irakaslea): "Zaila da kalkulatzea, baina errebote-efektuak orain galdutakoa konpentsatzen lagunduko du urte bukaerarako"

2020-03-30
Oinarrizkoak ez diren jarduera ekonomikoak eteteak Euskal Herriko ekonomian izango duen eragina aztertu du Joseba Garmendiak, eta egoera lehengoa baino okerragoa izango den arren, ekonomia hein batean suspertuko dela uste du.
bideoa prestatzen
Zigor Urkiaga (Ekonomialaria): "Espainiako Gobernuak zorra merkatzeko korona-bonoak eskatu dizkio Europar Batzordeari"

2020-03-23
Europa mailako zor-plana eskatu dio Espainiako Gobernuak Europar Batzordeari; hau da, euro-bonoak ateratzea –korona-bonoak– zorra merkatzeko. Herrialde guztiek egin behar diete aurre inbertsio publikoaren bidez koronabirusak eragindako gastuei, baina Urkiagak azaldu duenez, denak ez daude egoera berean.
bideoa prestatzen
LABek salatu du langileen lan osasuna eta segurtasuna egoera larrian daudela

2020-03-23
Konfinamendua ezarri zenetik astebete igaro dela azaldu du Xabier Ugartemendia Ekintza Sindikaleko eta Negoziazio Kolektiboko Idazkariak, eta bizitzari bai, baina lanari konfinamendurik ezarri ez zaiola salatu du. Oinarrizkoak ez diren lanen geratzea eskatu du, eta horrekin batera, oinarrizko lanetan diharduten langileen segurtasuna babestea.
bideoa prestatzen
Oinarrizkoak ez diren lan jarduerak eteteko eskatu du LAB sindikatuak

2020-03-18
LAB sindiaktuak salatu du armada kalera atera dutela agintarien, baina ez direla langileen osasuna zaintzen ari. Zentzu horretan, berrogeialdian oinarrizkoak ez diren lan jarduerak eskatu du Garbiñe Aranburu LAB sindikatuko idazkari nagusiak.
bideoa prestatzen
Paulo Ostolaza (Kazetaria): "Baliabide gehiago behar dituzte telefono arretako langileek"

2020-03-13
Gainezka egiten ari dira koronabirusaren inguruko zalantzak argitzeko ezarritako osasun zerbitzuetako telefonoak. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 900-20 30 50 zenbakira deitu behar da edozein zalantza argitzeko, Nafarroan 948-29 02 90 zenbakiera. Telefonoaren beste aldean dauden langileak gutxi dira eta dei askori erantzun behar diete gainezka daude.