Skip to main content

Azken bideoak: Ekonomia

bideoa prestatzen
Adrian Zelaia (EKAI Center): "Europako Auzitegiak erdibideko ebazpena atera du"

2020-03-03
HMEI indizea abusuzkoa den ala ez ebaztea epaileen esku utzi du Europako Justiziak. Adrian Zelaia Ekai Centereko ekonomialariak horren analisia egin du Hamaika Telebistan.
bideoa prestatzen
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak arrazoia eman die hipotekak IRPH indizean dituztenei

2020-03-03
Kontsumitzaileek banan bana jo beahrko dute auzitegietara. Epaileek ondorioztatu beharko dute kasu bakoitzean indizea abusuz ezarri ote zen ala ez.
bideoa prestatzen
307 langabe gutxiago zenbatu dira otsailean Hego Euskal Herrian

2020-03-03
307 langabe gutxiago zenbatu dira otsailean Hego Euskal Herrian, nahiz eta langabeziak gora egin duen Nafarroan. Euskal Autonomia Erkidegoko enplegu zerbitzu publikoen bulegoetan 410 langabe gutxiago erregistratu dira otsailean, aurreko hilabetearekin alderatuta.
bideoa prestatzen
Bost asteko greba hasi dute EHUk azpikontratatutako garbitzaileek

2020-03-02
Unibertsitateak eta Hezkuntza Sailak azpikontratatutako langileak dira, Eusko Jaurlaritzaren garbiketa-langileek dituzten baldintzak izatea eskatzen dute. Izan ere, azken hauen soldatarekin alderatuz %13 gutxiago kobratzen dutenak. CCOO, LAB, ELA eta ESK sindikatuek osatutako mahaia bost urtez aritu da negoziatzen patronalekin, urtarrilean, hauek mahaira joateri utzi diotenera arte. Gaineratu dute, Hezkuntza Saileko garbitzaileek gehienez 1.420 metro garbitzen dituztela egunean eta azpikontratatutako langileek 2.500. Soldata eta lan zamari partzialtasuna gehitu behar zaie. Leioako Campusean hasi dute bost asteko greba, baina toki gehiagotan egongo direla nabarmendu dute.
bideoa prestatzen
Zaldibarko zabortegiko bi langilek 21 egun daramatzate jada lurperatuta

2020-02-28
Zabortegiaren epaiketan Zaldibarko Udala akusazio partikular izatea adostu dute Udalbatzan ordezkaritza duten hiru indar politikoek.
bideoa prestatzen
Mobilizazio deigarria egin dute greban jarraitzen duten erresidentzizetako langileek

2020-02-28
Urtarrilaren 23an, enpresek langileen ordezkariekin izan zuten azken bileratik haserre irten ziren ELA, LAB eta CCOOko ordezkariak. Ordutik sindikatu horiek ez dira mahaian gehiago eseri, eta ELAko langileak azaroaren 11tik greban dira.