Skip to main content

Azken bideoak: Ekonomia

bideoa prestatzen
Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntzako langileek hiru greba egun deitu dituzte

2020-02-21
ELA, LAB eta UGT sindikatuek greba egunak deitu dituzte otsailaren 27rako eta martxoaren 4 eta 5erako Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntzan. Mobilizazio hauen helburuan hitzarmen berri bat lortzea da.
bideoa prestatzen
Emakumeek batez beste 5.793 euro gutxiago irabazten dituzte urtean lan berdina egiteagatik

2020-02-21
Emakume eta gizonen arteko soldata berdintasunaren aldeko eguna da otsailaren 22a. Eurostaten arabera, egun emakumeek gizonek baino %12 gutxiagoko soldata daukate.
bideoa prestatzen
LABek "zor patriarkala" zuzenketa faktorea aplikatzea proposatu du soldata arrakalari aurre egiteko

2020-02-18
Zor patriarkala deitu dio, emakumeak bere generoagatik, baldintza txarragoak onartu behar dituelako sistematikoki. Horregatik, eta zorra kitatzen hasteko, enpresek eta instituzioek neurri batzuk hartu behar dituztela adierazi du sindikatuak, lanpostuen balorazio berri bat egiteko, bizitzarako eragin faktorearen arabera eta ez generoaren arabera.
bideoa prestatzen
Irakaskuntzako akordioa "emankorra" izan bada ere, agortutzat jo du LAB sindikatuak

2020-02-17
LABek positiboki baloratu du 2018an sinatutako irakaskuntzako akordioa. Hala, hitzarmenaren ondorioz lortutako irakasleen lan baldintzen hobekuntza azpimarratu du. Hala ere, legegintzaldiaren amaiera fasean beharrezkoa ikusi du akordiotik lortu diren eta eskuratu ez direnen arteko balantzea egitea.
bideoa prestatzen
Prekarietateak eragiten dituen lan-istripuekin bukatzea eskatu du gehiengo sindikalak

2020-02-14
Gehiengo sindikala osatzen duten sindikatuek elkarretaratze bat egin dute Bilbon, Arriaga plazan, Lan istripu gehiagorik ez, prekarietatea hiltzailea lelopean.
bideoa prestatzen
CCOO Euskadik ekintza sindikaleko eta negoziazio kolektiboko jardunaldiak egin ditu Bilbon

2020-02-14
Euskadiko langile komisioak sindikatuak ekintza sindikaleko eta negoziazio kolektiboko jardunaldiak egin ditu Bilboko Arrupe Aretoan. Bertan, 2019ko negoziazio kolektiboaren balorazioa egin dute eta Garbiñe Espejo, CCOO Euskadiko ekintza sindikaleko arduradunak nabarmendu duenez, hitzarmena indarrean duten langileen ehunekoak gora egiten jarraitzen du.