Skip to main content

Azken bideoak: Ekonomia

bideoa prestatzen
Mikel Etxebarria (ELA): “Langileen eskubideak defendatzea ez da sekula delitua izango”

2020-03-11
Hiru langilek deklaratu dute gaur, martxoaren 11an, Bilboko Justizia Jauregian Bizkaiko metalak burututako greben harira. Bizkaiko metalean 10 greba egin ziren beste hainbat mobilizaziorekin batera. Gehiengo sindikalak Bizkaiko metaleko grebalariekin eginiko agerraldian azaldu legez, borroka horren ondorio gisa, guztira 15 langile daude inputatuak eta hainbat isun eta zigor ekonomiko jarri dira, kasu batzuetan Mozal Legea aplikatu delako. Sindikatuek salatu dutenez, borroka eredugarria gauzatu duten langileen lanari aipua kendu nahi diote.
bideoa prestatzen
Luli Eraso (LAB): "Langileok biktimak gara, ez erantzuleak"

2020-03-10
Langileak prebentzio faltaren, laneko osasun galeraren eta heriotzaren erantzule bihurtzea onartezina dela esan du LABek. Hala, pasa den otsailaren 23an Murgako Zorroza Gestión de residuos SL enpresan hildako langilearen kasua salatu du sindikatuak. Azaldu legez, langilea bere lanpostutik kanpoko behar bat egiten zebilen, kudeatzailearen aginduak jarraituz, 9 metrotako garaieran inolako segurtasunik gabe.
bideoa prestatzen
Alberto Sololuzek eta Joaquin Beltranek hilabete daramate Zaldibarko zabortegian lurperatuta

2020-03-06
Otsailaren 6an izan zen luizia. Ordudanik, desagertuta daude hondakindegiko bi langileak. "Zabortegi batera lore sorta bat eraman behar ez izatea" da senideen nahia.
bideoa prestatzen
Vicenta Burguete amiantoa arnasteagatik zendu zela ebatzi du epaitegi batek

2020-03-05
Bere senarrak Beasaingo CAF enpresan egiten zuen lan. Euskal Herrian lehen aldiz horrelako kasu batean enpresaren erantzukizuna onartu dutela azpimarratu du Amiantoaren Biktimen Euskadiko elkarteak
bideoa prestatzen
Nafarroako enpresetan emakumeek betetzen dituzten zuzendaritza karguak aztertzen dituen lehen gida argitaratu dute

2020-03-05
Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bitartez, Foru gobernuak AMEDNArekin elkarlanean egindako gidak jasotzen duenez, “kontsulta egin den enpresen %35ean soilik betetzen dituzte zuzendaritza karguak emakumeek”.
bideoa prestatzen
1976an eraildako bost langileen "memoria" aldarrikatzeko manifestazioa jendetsua egin dute Gasteizen

2020-03-04
Manifestazio jendetsuak hartu ditu Gasteizko kaleak Martxoaren 3ko sarraskiaren 44. urteurrenean. 1976an Espainiako Polizia Nazionalak Zaramagako San Frantzisko elizan batzartutako bost langile tiroz hil zituen eta ia mende erdi geroago egia, justizia eta erreparazioa eskatzen jarraitzen dute senideek. Martxoak 3 elkarteko kideek “sarraski isila” gelditzeko beharra azpimarratu dute.