Skip to main content

Azken bideoak: Gaikakoa

bideoaren irudia
Elorrio da Durangaldeko altxorra

2016-07-22

Historikoki, kulturalki, eta duen inguruagatik oso aberatsa da Elorrio. Bertara gerturatu eta bisitatzeko tarte bat ateratzeak merezi du. Bere kasko historikoa, Argiñetako nekropolia, mendiak, natur bideak... gauza asko daude Bizkaiko herri honetaz gozatzeko. Horretaz gain, uda partean, Musikaire jaialdi kulturala ospatzen da bertan.

bideoaren irudia
Larrabetzu, memoria eraikitzen

2016-07-22

Txorierriko eskualdean kokatuta dago Larrabetzu. 1936ko guda gertutik ezagutu zuen herrietako bat da, bertako mendi eta inguruetan eraiki zelako Bilbo defendatzeko burdin-hesia. Bertan aurkitzen diren aztarnak ezagutzeko, ibilbide bat egin dugu.

bideoaren irudia
Ibilean | Hondarribiko Agroaldea, Arbizuko kanpina eta Galdakao

2016-07-20

Atal honetan, Hondarribiko Agroaldea bisitatu, Arbizuko kanpinaren eskaintza ezagutu eta Galdakao herrian barneratu gara.

bideoaren irudia
Hondarribiko Agroaldean barrena

2016-07-19

Bertako produktua sustatze aldera, Hondarribiko Udalak Agroaldea sortu zuen 2013. urtean. Ordutik ereindakoak bere uzta eman du pixkanaka, eta uda garaiari begira bertan ekoiztutako barazkiak erosteko aukera egongo da. Asteazken eta larunbateko azoken bidez, Hondarribian bertan sorturiko produktuak herritarrengana eraman nahi dituzte. Geroz eta gehiago dira, azokara joaten direnak.

bideoaren irudia
Bakeak izan dituen irudikapenak argitara

2016-07-18

Donostiako San Telmo museoan ikusgai dago "1516-2016. Bake Itunak" izeneko erakusketa. Urrira bitartean bisitatu ahal izango da. Bakearen irudikapen oso ezberdinak jaso dituzte.

bideoaren irudia
Elkartasun karabana Greziara bidean da

2016-07-14

Abiatu da "Greziara karabana, mugak zabalduz!" ekimena. Uztailaren 16an Bartzelona izango da lehenengo geltokia eta Tesalonika, helmuga. Errefuxiatuek pairatzen duten egoera salatuko dute karabana honetan parte hartuko duten 300 lagunek. Nati Ovelleiro "Ongi etorri errefuxiatuak" plataformako kidearekin izan gara.