Skip to main content

Azken bideoak: Biolentzia

bideoa prestatzen
Ehunka lagunek Amurrioko erasoa salatu dute eta Sortuk larritzat jo du tirotzailearen aurkako neurririk ez hartzea

2019-01-08
Sortuk deituta ehunka lagunek Amurrioko familia batek jasandako tiroketa salatu dute. Gogoratu, Lezama auzoko ezker abertzaleko militanteez osatutako sendi baten aurkako balak jaurti dituztela. Ikerketarekin lotutako iturrien arabera, erretiratutako polizia nazional ohi batek egin zituen tiroak. Egoera honen aurrean, Aiaraldeko herritarrak kalera ateratzeaz gain, Sortuko bozeramaile Oihana San Vicentek salatu duenez, erasoa ez da “erlatibizatu behar” eta larria da tiroketaren arduradunaren aurkako inolako neurririk hartu ez izana. Bide beretik mintzatu da alderdiko idazkari nagusi Arkaitz Rodriguez, instituzio eta bestelako formazioei posizionamendua eskatuz. Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak kezkagarritzat jo du gertaera. Goizean, beste elkarretaratze bat egin dute udaletxearen aurrean, bertan erasotutako senideetako batek hitza hartu du.
bideoa prestatzen
Amurrioko ezker abertzaleko familia baten baserriari botatako tiroarekin lotuta pertsona bat identifikatu dute

2019-01-07
Bederatzi milimetroko bala sukaldeko leihotik sartu zen. Baserriaren jabeek, ezker abertzaleko familia ezagun batek, salaketa jarri dute. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du igande goizean gertatutakoa argitzeko. Etxean jendea zegoen arren, ez zen inor zauritu. Naiz hedabidearen arabera, identifikatua polizia nazional ohia da.
bideoa prestatzen
Eusko Legebiltzarreko alderdiei, kontaketaren arloan, adostasuna bilatzeko eskatu die Foro Sozialak

2018-12-13

Foro Sozial Iraunkorrak ohartarazi du desadostasunak azaleratuko direla Eusko Legebiltzarreko Memoria eta Bizikidetza Lantaldean. Agus Hernan eta Nekane Altzelai kezkatuta agertu dira, hauteskunde giroaren eraginpean, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiek alde batera utzi dutelako legealdi hasieran zuten "adostasunetara iristeko izpiritua".

Hain justu, asteazken honetan bertan, Andoaingo Udalak eta Argituz erakundeak aurkeztutako ‘Memoria partekatu baterantz’ txostena da eredugarritzat jota, Foro Sozialak nabarmendu du tokian tokiko erakundeek bizikidetzaren bidean urrats esanguratsuak egin dituztela azken hilabeteetan. Eta Andoaingoaz gain, Errenteriako eta Arrasateko adibideei ere aitortu die balioa.

Aitzitik, Eusko Legebiltzarrean, Memoria eta Bizikidetza Lantaldeko eztabaidaren ondorioen inguruko saioa egingo da astelehenean, eta Foro Soziala jakitun da alderdien arteko hasierako adostasuna lausotu egin dela azken hilabeteetan.

Horren aurrean, besteak beste, euskal gizarteak bizikidetzarako egindako bidea eredugarritzat jo du Foro Sozialak, eta alderdi politikoek bestelako jarrera izatea ez zaie ulergarria iruditzen.

Beraz, Foro Sozialak eskaera zuzena egin die Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoei. ETAren armagabetzearen eta desegitearen inguruan zeukaten adostasunetarako jarrera berreskura dezatela.

bideoa prestatzen
Cabacas kasuko epaian ertzain bakarra zigortu eta beste bostak absolbitu dituzte

2018-11-29
Egun gogorra Iñigo Cabacasen guraso, beste senide eta lagunentzat. Izan ere, Bizkaiko Epaitegiak Basauriko gaztearen heriotzaren inguruko epaia kaleratu du. Bertan, Juan Jose de Pablos ofiziala bu urtetako espetxe zigorrarekin zigortu dute, "zuhurtzigabekeria larriko giza hilketa" leporatuta. Aldiz, beste bost ertzainak, ofizialordeak eta eskopeteroak, absolbitu egin dituzte. Paradoxikoa bada ere, De Pablos izan zen tiro egitearen aurka azaldu zen ertzain bakarra.
bideoa prestatzen
'Naparra' semearen gorpua aurkitu gabe hil da Celes Alvarez

2018-11-29
Celes Alvarez zendu da, Jose Migel Etxeberria 'Naparra'-ren ama. Ia 40 urte egin ditu semearen bila: duela 38 urte ikusi baitzuten azkenekoz bizirik, Ziburun, 1980ko ekainaren 11n. Komando Autonomo Antikapitalistetako kidea zen Naparra, atxilotua zutela uste izan zuten lehenik; baina, Baionako polizia etxean ez zegoela egiaztatuta, bestelako susmoak piztu ziren gero. Batallon Vasco-Español taldeak bere gain hartu zuen bahiketa, eta1980ko ekainaren 30eko komunikatuan esan zuen bahitua exekutatu eta Xantako inguruan lurperatu zutela. Ordea, haren gorpua ez zen sekula agertu.
bideoa prestatzen
Ezker Abertzaleak Brouard eta Muguruza omenduko ditu, PSOEri "eragindako mina onartzea" eskatuz

2018-11-14
Urtero legez, Ezker Abertzaleak Santi Brouard eta Josu Muruguza oroituko ditu euren hilketen urteurrenean eta azaroaren 20rako, manifestazioa deitu dute Bilbon. “Egia eta justizia” eskatzeaz gain, Ezker Abertzaleak PSOE eta Pedro Sanchez gobernuri eskakizun zuzena egin die: “Eragindako mina aitortzea eta gatazkarekin amaitzeko pausuak ematea, besteak beste, indarrean dagoen espetxe politikarekin amaituz”.