Skip to main content

Azken bideoak: Biolentzia

bideoa prestatzen
Euskotreneko langile batek pairatutako erasoa salatu dute

2019-06-11
Erasoa jasan zuen langilea antsietate atake baten ondorioz bi egun egon da bajan eta momentu honetan lanean da berriro. Azaldu dute jendaurrean jarduten duten Euskotreneko langileek, hala nola, kontu-hartzaileek, garbiketako langileek edo bulegoetako langileek, erabiltzaileei laguntza emateko eta garraio publikoaren erabilera zuzena bermatzeko egiten dutela lan. Horregatik, salatu dituzte gaur pairatzen dituzten isekak, mehatxuak edota erasoak. Jarrera oldarkorra gutxiengo batek izaten duela nabarmenduagatik ere, bere kezka agertu nahi izan du Euskotreneko batzorde iraunkorrak. Bestalde, enpresari eskatu diote langileek protokolo hau indartzeko eta erasoak ekiditeko neurri gehiago hartzeko.
bideoa prestatzen
Bixente Perurena omendu dute, GALek hil eta 35 urtera

2019-06-07
GALek erahildako Bixente Perurena oroitzeko ekitaldia burutu dute Perurena tabernan, Errenteria eta Astigarraga artean, GALek hil eta 35 urtera. Errenteriatik Hendaiara egin behar izan zuen Perurenaren familiak ihes eta bertara heldu eta hiru hilabetera etxe aurrean tiroz hil zuten Bixente, Angel Gurmindorekin batera. Hitza hartu dute Errenteria eta Hendaiako alkateek, biktimaren alaba batez gain. Ekitaldiak segida ematen dio Errenteriako udalak indarkeria mota ezberdinen biktimak aitortzeko eta elkarbizitzaren alde azken urteetan abiatu duen lanari.
bideoa prestatzen
Franco deshobiratzeko prozesua eten du behin-behinean Gorenak

2019-06-04
Francisco Franco diktadore ohia Erorien Haraneko hobitik ateratzeko prozesua eten dute. Hala ebatzi du Auzitegi Gorenak Francisco Franco Fundazioak eta familiak jarritako helegiteen ondoren.
bideoa prestatzen
Espainiako Estatuaren indarkeriaren biktimak gogoratu dituzte Azpeitian

2019-03-25
Larunbat honetan Azpeitian duela 35 urte Espainiako poliziak Pasaian tiroz hildako Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kideak oroitu dituzte; Dionisio Aizpurua, Pedro Mari Isart, Rafael Delas eta Jose Maria Isidro Izura. Aurten, ordea “estatu indarkeriak” hildako Juan Paredes Txiki eta Angel Otaegi, 1976ko martxoaren 3an Gasteizen hildako bost langileak, German Rodriguez, Jose Miguel Etxeberria Naparra, Joxe Arregi, Ramon Oñederra eta Josu Muguruza ere gogoratu dituzte. Ane Muguruza Josu Muguruzaren alabak “egia osoa eta justizia” aldarrikatu ditu. Bestalde, Pello Aizpuru Dioni Aizpuruaren anaiak Pasaiako sarraskiko biktimen senideek urteotan jaso duten laguntza eskertu du. Gogoratu du oraindik ez dutela aitortza ofizialik jaso eta eskatu du “injustizia hori guztia Euskal Herriko historian idatzita” gera dadila.
bideoa prestatzen
Pello Aizpuru: "Biktima guztien aitortza ezinbestekoa da elkarbizitzarako"

2019-03-22
Pasaiako Sarraskiaren 35.urtemugan Pello Aizpurua Dioni Aizpurua sarraskiko biktimaren anaiarekin hitz egin dugu. Aizpuruak azpimarratu du garai hori gogoratzea gogorra egin zaiola eta biktima guztien aitortza ezinbestekoa dela elkarbizitzarako. Martxoaren 23an azpeitian ekitaldi bat sarraskia gogoratzeko.
bideoa prestatzen
Biktimak oroitu eta inpunitatearen amaiera eskatu dute Gasteizen

2019-03-03
5000 lagun inguru bildu ziren Gasteizeko 1976ko martxoaren 3ko sarraskia gogoratzeko. Biktimak gogoratzeaz gain, inpunitatearen amaiera exijitu eta Martin Villa epaitzeko eskatu zuten.