Skip to main content

Azken bideoak: Biolentzia

bideoa prestatzen
Nerea Martinez: "Martxoaren 3ko kasuan, egiaren aitortza eta zigorgabetasunaren amaiera nahi dugu"

2018-09-26
1976ko martxoaren 3an espainiako poliziak Gasteizen eragindako sarraskia Arabako herritarren oroimen kolektiboan iltzatuta geratu den zauria da. 42 urte beranduago, justiziaren aldeko aldarriak bizirik jarraitzen du. Martxoak 3 Elkarteak, egia eta biktimentzako aitortza eskatzeaz gain, sarraskiaren arduradunen zigorgabetasuna salatzen du. Horretarako, Argentinan, Servini epailearen bitartez, bide judizialari ekin dio eta Bruselan europarlamentariekin biltzeko aukera izan du. Gasteiztarren oroimen kolektiboa markatu duen gertaeraren inguruan hitz egiteko, Nerea Martinez-ekin egon gara, 1976ko martxoaren 3an hildako Pedro Martinez Ocio-ren ilobarekin.
bideoa prestatzen
Biktimen eskubideak izango ditu ardatz V. Foro Sozialak

2018-09-12

Urriaren 5ean eta 6an, Bilbon eta Iruñean, hurrenez hurren, egingo dute V. Foro Soziala eta gatazkaren biktimen eskubideak izango ditu ardatz.

Foro Sozial Iraunkorreko kideek azaldu dute hausnarketa gune bat ireki nahi dutela, Euskal Herriko eta nazioarteko partaideekin, eta bertatik jasotako ondorioek bideratuko dutela Foro Sozialak aurrerantzean egingo duen lana.

Agerraldian, Aitzpea Leizaolak lagun izan du Harold Good, IRA eta ETA erakundeen armagabetzean ikuskatzaile lanetan aritutako apaiza. Besteak beste, ostegun honetan Azpeitian hitzaldi bat eskainiko duena, haren esperientziaren berri eman eta Foro Sozial Iraunkorraren lanari babesa adierazteko.

bideoaren irudia
Indarkeriaren biktima ezberdinen testigantzak Nafarroako parlamentuan

2017-05-22

Biolentzia politikoa pairatu duten askotariko biktimek Nafarroako parlamentuan eskainitako testigantzak.

bideoaren irudia
Egigurenen elkarrizketa eta Espainiako hauteskundeak aztergai

2016-05-04

Jesus Egigureni Gurb aldizkarian egin dioten elkarrizketako hainbat pasarte aztergai izan ditugu aste honetan. Besteak beste, esan du hainbatek ez zutela bakea desio eta PSOE barnean baztertu egin dutela. Horrez gain, Espainiako hauteskundeak errepikatzeari ere erreparatu diogu. Horretarako gurekin izan ditugu Jagoba Alvarez, Iñaki Zarraoa, Karmelo Landa eta Neskutz Rodriguez.

bideoaren irudia
Jose Felix Azurmendi: "ETAk izan dituen aukeren artean, Lizarra-Garazikoa izan da onena"

2015-01-22

Gurean Gaur elkarrizketa saioan Jose Felix Azurmendi kazetaria izan dugu. "ETA, hasieratik bukaerara. Kontakizun baten kronika dokumentatua' liburua kaleratu berri du, ETAren historiaren kronika egiten duen lana. Berarekin izan gara errepasoa egiteko.

bideoaren irudia
Komite Internazionalistak-eko kideen lana gertutik ezagutu nahi izan dugu

2014-04-02

Borrokak, ezberdinak izanda ere globalak direla esan ohi dute askok. Eta arrazoi horregaitik Komite Internazionalistak brigadak antolatu ohi ditu udan, beste herrialde batzuetan bizi duten egoera ezagutzeko eta Euskal Herriak bizi duenaren berri emateko ere. Gu eurekin izan gara.