Skip to main content

Azken bideoak: Biolentzia

bideoa prestatzen
Martin Garitano: "Francok sortutako estatu autoritarioak bertan zirauela erakusteko erail zituzten"

2019-11-19
"Proiekzio politiko handia zuen Josuk, eta Santik, karisma izugarria" dio Martin Garitano kazetariak, "Santik konbentzitzeko gaitasun handia zuen". Gertutik ezagutu zituen Garitanok bi buruzagi independentistak. Franco dikatorearen heriotzaren urteurrenean erail zituzten. 1985ean mediku kontsultan lanean ari zela hil zuten Santi Brouard eta bost urte beranduago, 1989an, hil zuten Josu Muguruza, Madrilen, Herri Batasunako diputatu zela.
bideoa prestatzen
Elkarbizitza sustatzeko bi ekimen antolatu ditu Foro Sozialak Nafarroan

2019-11-14
Elkarbizitza sustatzeko bi ekimen antolatu ditu Foro Sozialak Nafarroan. ‘Hitzorduak’ zikloaren baitan, bi ekimen antolatu ditu azaroaren 20 eta 26rako, eta bertan jatorri eta ideologia desberdinetako pertsonek parte hartuko dute.
bideoa prestatzen
Poliziaren indarkeriaren biktima diren German Rodriguez eta Mikel Arregi eta Bertsoaroa

2019-11-05
Gaurko saioan Mikel Arregi eta German Rodriguezen memoriaren aitortzan burututako azken ekimenez arituko gara lakuntzako 'Mikel Arregi Gogoan' plataformako kideekin eta Sabino Cuadrarekin. Kulturari erreparatuta, gaur hasi da Bertsoaroa eta horretaz aritu gara Nafarroako Bertsozale Elkarteko Ander Perezekin. Kondestable Jauregian Murias margolariaren lanak ikusgai daude.
bideoa prestatzen
Francoren gorpuzkiak urriaren 24an aterako dituzte Erorien Haranetik

2019-10-21
Francisco Francoren deshobiratzea ostegunean, urriaren 24an izango dela adierazi du Espainiako Gobernuak. Eguna ez ezik, ordua ere zehaztu dute; diktadorea goizeko 10:30tan aterako dute Erorien Haranetik, Mingorrubioko panteoian berriro hobiratzeko. Francoren gorpua enplazamendu batetik bestera eramateko prosezuak hiru ordu beharko ditu, eta era pribatuan egingo dela adierazi dute Exekutibotik, “errespetua eta duintasuna” bermatzeko. Komunikabideen presentzia ere espreski debekatu egin dute, bai Erorien Haraneko basilikan bai Mingorrubioko mausoleoan, non Carmen Polo Francoren emaztea hobiratuta dagoen baita ere. Une oro prozesua gainbegiratuko duena Dolores Delgado jarduneko Justizia ministroa izango da, notario eta forentse lanetan arituko dena.
bideoa prestatzen
Rojavatik alde egin du AEBetako armadak, Turkiari lurraldea inbaditzeko atea irekiz

2019-10-07
Bertako Kurduen miliziak Amerikako Estatu Batuetako aliatuak izan dira azken urteetan, Estatu Islamikoaren aurkako borrokan. Trumpen gobernuaren laguntzarekin, kalifa-herria menperatzea eta lurraldea askatzea lortu dute, urtetako gudari bukaera emanez. Orain, mugaren bestaldetik begira egon den Turkiak, erasora joko du. Washingtonetik, armada osoa Siriako Kurdistanetik irtetzeko agindua eman dute, aliatu kurduak bakarrik utziz. Mugimendu horrekin, Trumpek, baimena eman dio praktikan Erdogani bere estrategiarekin aurrera jarraitzeko.
bideoa prestatzen
Ertzaintzak 371 foam-ezko bala jaurti zituen Vox-en ekitaldia defendatzeko egin zuen kargan

2019-09-13
Joan den apirilean Vox alderdi politikoak hauteskunde ekitaldia egin zuen Bilboko Euskalduna Jauregian. Horren aurkako protestetan jende andana bildu zen. Manifestarien protesten aurka Ertzaintzak kargatu egin zuen, neska bati masailezurra hautsiz bi aldetatik. Ospitaleratu egin zuten eta momentuan ebakuntza egin zioten. Zauritutako neskak adierazi zuen, balak jo aurretik agente bat ikusi zuela berari burura apuntatzen. Honen aurrean, Estefanía Beltrán de Heredia, Eusko Jaurlaritzako segurtasun-sailburuak nabarmendu zuen zuen, Ertzaintzak beharrezkoak ziren materialak erabili zituela egoera normaltasunera ekartzeko. Gaineratu zuen, foam-ezko bala hauek lesio gutxien egiten dituztenak direla.